Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zabarreren etorrerak emango die hasiera jairik piratenei

Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”. Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk.   19:30ean, plazara Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla. Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete. Hori, jaialdiaren [...]

admin
Bidasoa
2012/05/25

Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”.Zabarrek beste behin emango die hasiera mendekosteei

Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk.

 

19:30ean, plazara

Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla.

Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete.

Hori, jaialdiaren lehenengo atalari dagokionez. Izan ere, Legorburuk hiru fasetan banatu du Zabarreren etorrera. Bigarrena, berriz, afari piratarekin hasiko da. Bakoitzak bere janaria etxetik eraman beharko du, eta udala arduratuko da mahaiak, aulkiak, sagardoa eta bestelako azpiegitura jartzeaz. Gurutze Santuaren plazan izango da afaria, eta euria eginez gero, Saldiseko aterpea baliatuko dute.

Txupinazotik afarira bitarteko tarte horretan, baina, ez da girorik faltako. Legorburuk azaldu duenez, giroa mantentzeko ardura hartu dute herriko hainbat gaztek bigarren urtez jarraian, eta txaranga osatuko dute, kalez kale ibiltzeko.

Afaldu ondoren hasiko da festaren hirugarren fasea. Herritarrek dantzaldia egiteko ardura hartuko dute. AEK-k antolatuta, gainera, bakoitzaren abesteko gaitasuna neurtuko dute karaokean. Barrutik bustita daudenek kanpotik busti nahi badute, gainera, herriko euskaltegikoek antolatutako apar festan parte har dezakete.

 

Itzulera eta datorren urtea

Bigarren aldiz egingo dute Zabarreren Itzulera, etzi arratsaldean. Legorburuk aitortu duenez, aurtengoa «prestatuagoa» egongo da. “Iaz korrika eta presaka egin genuen”, onartu du, “eta aurten gidoi bat izango dugu. Izan ere, iaz Lezon bizi den idazle batek itzulera ikusi zuen, eta handik hilabetera gidoi landu bat bidali zigun”.

Etzikoa pasatuta, datorren urtekoa lantzen hasiko dira Zabarre Taldekoak. Izan ere, 2013an hogei urte beteko dira herriaren ikur bihurtu den pirata herrira iritsi zenetik. Ideia batzuk badituzte horretarako, eta horiei helduko dietela adierazi du Legorburuk. “Zabarrek hartu duen pisua ikusita, Trapujalerekin bezalako zerbait egin nahi dugu. Harremanak hasi ditugu komiki bat egiteko”, azaldu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.