Aurten taloak ongi datorkion laguntzaile bat izango du: ardoa. Bihar egingo dute Koldo Mitxelena plazan Talo eta Ardo Eguna, Landare elkarteak antolatuta. Egun osoan zehar taloa esku batean eta bestean, berriz, ardo kopa edukitzeko aukera izango dute hara joaten direnek. Antolatzaileen arabera, Talo Eguna egiten duten 31.en aldia da, baina aurtengo berritasun nagusia ardoarekin etorriko da. Gogorarazi dutenez, azken urteetan jendearen parte hartzea jaitsi da, eta horregatik, beste elementu bat batzea erabaki dute, ardoa. Rueda jatorrizko izendapena duten ardo txuriak, Errioxa jatorri izendapena duten ardo beltzak eta Nafarroako ardo gorria dastatzeko aukera izango da. Hamabi izango dira, guztira. Animatzen denak 6 euroren truke ardo kopa eraman, hiru ardo dastatu eta talo pintxo bat jateko aukera izango du. Hortik aurrera, gehiago jan edo edan nahi dutenek euro baten truke izango dute ardoa, eta 1,5 euro ordainduta taloa. Goizetik gauera Egun osoan zehar egongo dira talogileak lanean, eta ardo postuak, berriz, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era. Talogileak Ataun eta Errenteria-Oreretatik etorriko direla eta ardo marka guztiak Euskal Herrikoak direla jakinarazi du Landarek. Norbaiti bereziki ardoren bat gustatuz gero, txartelak emango dituzte. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Paraiso, Txilintxa, Arkaitza, Reyna, Batzokia eta Zuketzi, jaia antolatzeko laguntza emateagatik. Ardoa Beltzak [...]
Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, gaur, 22:15etik aurrera, Bertso Trama egingo dute gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute bertso saio horretan: Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta...
Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak gaurko. 12:00etan, Zumardian bilduko dira, eta besteak beste, biziarteko zigorra bertan behera uzteko, sakabanaketarekin amaitzeko eta preso gaixoak zein 3/4ak beteta dituztenak as...
Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”. Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk. 19:30ean, plazara Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla. Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete. Hori, jaialdiaren [...]
Oiartzungo pilotariek Herri Arteko Txapelketan parte hartuko dute gaur, Berrobiren aurka (19:00etan, Berrobin). Hiru partida izango dira: kadeteak, gazteak eta seniorrak.
Datorren asteko udalbatzarrari begira, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana eta bosgarren edukiontzia ezartzeko, hori “Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak biltzeko hitzarmena ez berritzearen harira”, a...
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ontziak eta kartoiak birziklatzeko puntuak Donostia kalea 9 zenbakitik Pasaia kalea 1 zenbakira eramango dituzte, San Jose Langilea elizaren ondora. Gaineratu duenez, lurperatutako puntu horiek hondakin organikoak izang...
Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du. Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, Ferradasen arabera. Urtero-urtero 30.000 lagunek bisitatzen dute ingurua, eta horrek hainbat arazo sorrarazten ditu, hondakinen aldetik, trafiko aldetik eta zarata aldetik. Horri buelta ematera hartu dituzte neurriak. Hala, aparkalekuak handituko dituzte hogei plaza inguruan. Horrenbestez, 130 plaza inguru izango direla jakinarazi du Txaskok. Mantenu arloan ere hainbat gauza konpondu, berritu eta jarri dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, birziklatzeko: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat. Areka guztiak garbitu dituzte ere, eta baita parkea inguratzen dituzten hesi guztiak konpondu ere. Horrez gain, parrilletan geratutako ikatzaren hondakinak ere kendu dituzte, eta mahaiak ere berritu dituzte. Batzuk falta direla zehaztu du Diezek, baina, ekainaren 1era prest izango dituztela. Zabor ahalik eta gutxien sortzeko, gainera, tabernan ere berrerabili daitezkeen edalontzi, plater eta mahai tresnak erabiliko dituztela gaineratu du. Batik bat hondakinen arloan zentratu dira, eta herritarrei edukiontzietan botatzeko eta banatzeko eskatu diete, Listorretak eduki [...]
Zabarre etortzearekin batera hasi dira mendekosteak. Lezoko kaian itsasoratu dira Zabarre eta bere piratak. Ehunka lagunek, haur, gazte eta helduek segizioa osatu dute Gurutze Santurako bidean. Lehenengo, baina, geldialdia egin dute Andreonen. Bertatik...
Igandean Jesus Hospitalerren Oroimenezko Argazkilaritza Digitaleko II. Rallya izango da, Urdaburu elkarteak antolatuta. Parte hartzaileak 09:00etan bilduko dira Urdabururen egoitzan, eta 14:00etarako entregatu beharko dituzte euren lanak. Aurretik, bai...
Bihar arratsaldean herriko sagardogileen uzta dastatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan (eguraldiak uzten badu, behinik behin; bestela, Saldisen egingo dute). Hamalaugarren aldia izango da herriko baserrietako sagardoak plazara eramaten dituztela. Tiñelu elkarteak antolatzen du Sagardo Festa. Bertan ari dira lanean Tito Labordeta eta Attona. Azaldu dutenez, hasieran sagardogile komertzialekin aritu ziren hiruzpalau urtez. “Gero konturatu ginen herrian sagardogileak bazeudela”, esan du Labordetak, “eta haiekin hitz egin eta ideia ona iruditu zitzaien”. Eurekin lan egiten duten hamalaugarren urtea da. 720 botila; 50 kilo txorizo 18:00etan hasiko da festa. Txotxa egiteko, txalaparta jo eta agurra egingo dute. Horrez gain, Mañontzi Bertso Eskolako kideak omenduko dituzte, gainera. Guztira 720 botila sagardo egongo dira (sagardogile bakoitzak 80 eramango ditu), eta 50 litroko kupel bat. Txorizoa ez da faltako, 50 kilo banatuko baitituzte. Horiek lortzeko lau euro ordaindu behar dira: edalontzia eta bi pintxotarako txartelak eskura daitezke. Lau kideko epaimahaiak erabakiko du zein den sagardorik onena. Honakoak izango dira sagardogileak: Eguzkitza, Errekalde, Makarrastegi, Olaziregi, Usategieta, Sagarzulo, Saizar, Zukueta eta Zurgiaurre. Tiñelutik Lezora joatera gonbidatu dituzte herritik kanpokoak.
Mikelazulo Kultur Elkarteak, Herri Biziak, Zintzilik Irratiak eta OARSO BIDASOKO HITZA-k antolatuta, ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Herri komunikabideen gainean ariko dira jardunaldi horietan, eta bid...
Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du Maialen Elortza Otaegi oiartzuarrak (Haurtzaroko ikasleak), Euskaltzaindiaren eskutik. Asteazkenean izan zen sari banaketa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. B mailako olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanarekin. Literatura du gustuko eta idazten trebea dela erakutsi du beste behin ere. Izan ere, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan behin baino gehiagotan saritu dute. Literaturara erakartzeko Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Idazle gazteak literatur mundura erakartzeko banatu ohi ditu dituzte.
Euskal Dantzazaleek 1880ko euskal ezkontza bat irudikatuko dute bihar, egun osoan zehar. 12:30ean hitzordua jarri dute plazan. Bertatik Andreonera joango dira, eta han gurdia hartuko dute: garaiko altzariz eta objektuz bete, eta trikitilariek lagunduta, herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, 14:30etik aurrera. Bazkariak 16 euro balio ditu helduentzat, eta hamar haurrentzat. Bertara baserritarrez jantzita joan behar dela adierazi dute Euskal Dantzazaleek. Hainbat dantza Aste honetan zehar euskal ezkontzako dantzak prestatzen aritu dira. Goizean Tafallako jota, mutxikoak, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza, Sagardo Festan. Irungo eta Donostiako dantzariak eurekin egongo dira.
Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart ...
Ohorezko Erregional Mailako denboraldia ere iritsi da bukaerara. Oiartzunek, bihar jokatuko du ligako azken partida, Anaitasuna liderraren kontra. Partida bihar da, 18:00etan, Karla Lekuona zelaian. Etxean jokatuko dute, beraz, oiartzuarrek. Sailkapena...
Herriko neska talde bat futbito txapelketa antolatzen hasi da xanistebanetarako. Gaur bilera egingo dute 19:00etan Beheko plazako futbol zelai txikian, Madalensoro ondoan. Taldeak nola egin, eta txapelketaren nondik norakoak zehaztuko dituzte.