Petrolioaren lioa post-bideoarekin, Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du Jon Martin oiartzuarrak. Peak oil-aren etorrerari bertsoak jarri dizkio.
Athletic eta Atleticoren arteko partidan egin bezala, bihar ere pantaila handia jarriko dute Kontzejupean, futbola ikusteko. Athleticek eta Bartzelonak Errege Koparen finala jokatuko dute, 21:30etik aurrera.
Etzi, hilaren 26an, Poxpolo ta konpainia pailazoak ariko dira Amaia KZn, 17:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan 4,80 euroan (3,70 euro 12 urtetik beherakoentzat). Martxa ikuskizuna aurkeztuko dute. Poxpolo pailazoak lagun b...
Herriarteko Txapelketan ordezkatuta egongo da Errenteria: Haur, Gazte eta Nagusien mailetan. Etzi, eskuz, Elgoibarren kontra jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan, 17:00etan. Honako pilotariak izango dira: Fernandes-Mariñelarena (haurrak), Aizpuru...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek taldekako seigarren postua lortu zuten joan den asteburuan Ribadesellan (Asturias, Espainia) egin zuten Espainiako I. Maratoi Txapelketan. Ibai, Trabesia eta Maratoi Ligako bigarren proba puntua...
Otxote Topaketa egingo dute bigarrenez etzidamu Errenteria-Oreretan, Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta. Atzo egin zuten agerraldian eman zituzten topaketaren nondik norakoak Agustin Makazaga Niessen elkarteko presidenteak eta Alberto Mendigutxia elkarte horretako kide eta Karnaba Otxoteko partaideak. Makazagak aurreko urtean topaketak izandako “arrakastak” bigarren aldia antolatzera animatu dituela azaldu zuen. Aurten, sei otxotek hartuko dute parte topaketan, “joan den urtean baino bat gehiago”, azaldu zuen Mendigutxiak. Donostiako Gaztelupe, Ozenki eta Ertizka; Baionako Aizkoa; Arrasateko Txorbela, eta Errenteria-Oreretako Karnaba dira otxote horiek, eta guztira, ehun abeslari izango dira herrian, antolatzaileek zehaztu dutenez. Egitarauari dagokionez, bi zati bereizi behar direla esan zuen Mendigutxiak: “Eguerdi partean, 12:45etik 14:00ak arte, De Cyne Reyna, Leku Zarra, Batzokia, Maite, Desira eta Juli tabernetan abestuko dugu poteo giroan, basoerdia edaten dugun bitartean”. Kontzertu polifonikoa Arratsaldean, berriz, eta Niessen elkartean denek batera bazkaldu ondoren, “kontzertu polifonikoa” emango dute sei otxoteek Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken hori “eguerdikoa baino serioagoa” izango dela azaldu zuen Mendigutxiak: “Hurbiltzen direnek kontzertu polita ikusteko aukera izango dute”. Otxote bakoitza oholtza gainetik pasatu ondoren, denek elkarrekin bat egin eta Euskal Herriko kanta batera abestuko dutela zehaztu du, bestalde. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da. Ohiturak berreskuratu Garai bateko ohiturak galtzen ari zirela ikusita, horiek berreskuratzeko [...]
Erretiratuen elkarteek urtean zehar egindako eskulanekin erakusketa osatu dute, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte ikusi ahal izango dira, Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Hori 17:00etatik 20:00etara dago zabalik. Eskulanen artean, San Markok...
Altzibarko bi gurutzeak garbituko dituzte, eta Agerrealdeko saskibaloi kantxa eta lorategia txukunduko dituzte etzi. Auzolanak egiteko deia egin du Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak) etzirako, eta 09:00etan jarri du hitzordua Gaztelekun bertan. L...
Gamon Kirol Elkarteko Gazte eta Bigarren Mailako taldeek ez zuten joan den asteburuan herrian jokatuko diren finaletarako txartelik lortu. Herriko ordezkaririk izango ez den arren, finalak Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte, etzi, 15:00etatik aurrera...
Datorren larunbatean eta igandean (ekainaren 2an eta 3an) R5 autoen konzentrazioa egingo dute Oiartzunen. Bi egunetarako egitaraua antolatu dute, baina aurrez izena eman behar da. Igandea da horretarako azken eguna, hilaren 27a. Helbide honetan eman da...
Herrira mugimenduarekin bat eginez Oiartzunen sortu duten herri bilguneak bilera egingo du gaur arratsaldean. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan.
Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa antolatu du Irungo egoitzan, 40 ordukoa. Ekainaren 4tik 19ra emango dute, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:20ra. Izena eman edo informazio gehiago lortzeko interesdunek 943 62 11 62 telefono zenbakira de...
Udalak ate irekietako jardunaldia antolatu du etzirako, larunbaterako, 11:00etatik 13:00etara, Istallaga-Dunboako garajeak erakusteko. Eskaerak egiteko epea ekainaren 11n bukatzen da (HAZen egin behar dira); 26.250 eurotik gora balio dute.
26.000 kilometroko ibilbidea laburtuko du Joanes Gibelalde abenturazale tolosarrak Amaia KZn, gaur, 19:30etik aurrera. Joanes Gibelalde tolosarrak 26.000 kilometroko bidaia egin zuen 2007 eta 2008 urteen artean, bizikletaz. 29 herrialde zeharkatu zitue...
Irungo Udaleko Ingurumen Sailak eta Behemendi Landa Garapenerako Erakundeak antolatuta, Aiako Harria Parke Naturalean dauden gotorlekuak bisitatzeko joan den larunbatean egin behar zuten mendi irtenaldia atzeratu egin behar izan zuten, eguraldi txarrag...
Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren proposamen sozioekonomikoa aurkezten ari dira herriz herri, eta gaur, Errenteria-Oreretan izango da, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen h...
Herriko jaietako txekorradako kamisetako irudia aldatu egingo dute, eta horretarako lehiaketa jarri dute abian Kataxuloko kideek. Ekainaren 15ean aurkeztu beharko dira lanak Kataxulo Gaztetxian egingo duten bileran, 18:30ean. Irudiak gai hauek uztartu ...
Trintxerpek Aretxabaleta hartuko du larunbatean etxean, 16:30etik aurrera. Denboraldiko azken partida izango da zuri-urdinentzat Don Boscon, baita maila berean jokatzen duen Pasaiarentzat ere. Zuri-gorriek, baina, Rotetan dute partida, 18:00etan.