Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Otxote Topaketa egingo dute etzidamu, Niessen elkartearen eskutik

Otxote Topaketa egingo dute bigarrenez etzidamu Errenteria-Oreretan, Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta. Atzo egin zuten agerraldian eman zituzten topaketaren nondik norakoak  Agustin Makazaga Niessen elkarteko presidenteak eta Alberto Mendigutxia elkarte horretako kide eta Karnaba Otxoteko partaideak. Makazagak aurreko urtean topaketak izandako “arrakastak”  bigarren aldia antolatzera animatu dituela azaldu zuen. Aurten, sei otxotek hartuko dute parte topaketan, “joan den urtean baino bat gehiago”, azaldu zuen Mendigutxiak. Donostiako Gaztelupe, Ozenki eta Ertizka;  Baionako Aizkoa; Arrasateko Txorbela, eta Errenteria-Oreretako Karnaba  dira otxote horiek, eta guztira, ehun abeslari izango dira herrian, antolatzaileek zehaztu dutenez. Egitarauari dagokionez, bi zati bereizi behar direla esan zuen Mendigutxiak: “Eguerdi partean, 12:45etik 14:00ak arte, De Cyne Reyna, Leku Zarra, Batzokia, Maite, Desira eta Juli tabernetan abestuko dugu poteo giroan, basoerdia edaten dugun bitartean”. Kontzertu polifonikoa Arratsaldean, berriz, eta Niessen elkartean denek batera bazkaldu ondoren, “kontzertu polifonikoa” emango dute sei otxoteek Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken hori “eguerdikoa baino serioagoa” izango dela azaldu zuen Mendigutxiak: “Hurbiltzen direnek kontzertu polita ikusteko aukera izango dute”. Otxote bakoitza oholtza gainetik pasatu ondoren, denek elkarrekin bat egin eta Euskal Herriko kanta batera abestuko dutela zehaztu du, bestalde. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da. Ohiturak berreskuratu Garai bateko ohiturak galtzen ari zirela ikusita, horiek berreskuratzeko [...]

admin
Bidasoa
2012/05/24

otxote topaketa antolatu du niessen elkarteakOtxote Topaketa egingo dute bigarrenez etzidamu Errenteria-Oreretan, Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta. Atzo egin zuten agerraldian eman zituzten topaketaren nondik norakoak  Agustin Makazaga Niessen elkarteko presidenteak eta Alberto Mendigutxia elkarte horretako kide eta Karnaba Otxoteko partaideak.

Makazagak aurreko urtean topaketak izandako “arrakastak”  bigarren aldia antolatzera animatu dituela azaldu zuen. Aurten, sei otxotek hartuko dute parte topaketan, “joan den urtean baino bat gehiago”, azaldu zuen Mendigutxiak. Donostiako Gaztelupe, Ozenki eta Ertizka;  Baionako Aizkoa; Arrasateko Txorbela, eta Errenteria-Oreretako Karnaba  dira otxote horiek, eta guztira, ehun abeslari izango dira herrian, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Egitarauari dagokionez, bi zati bereizi behar direla esan zuen Mendigutxiak: “Eguerdi partean, 12:45etik 14:00ak arte, De Cyne Reyna, Leku Zarra, Batzokia, Maite, Desira eta Juli tabernetan abestuko dugu poteo giroan, basoerdia edaten dugun bitartean”.

Kontzertu polifonikoa
Arratsaldean, berriz, eta Niessen elkartean denek batera bazkaldu ondoren, “kontzertu polifonikoa” emango dute sei otxoteek Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken hori “eguerdikoa baino serioagoa” izango dela azaldu zuen Mendigutxiak: “Hurbiltzen direnek kontzertu polita ikusteko aukera izango dute”. Otxote bakoitza oholtza gainetik pasatu ondoren, denek elkarrekin bat egin eta Euskal Herriko kanta batera abestuko dutela zehaztu du, bestalde. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da.

Ohiturak berreskuratu
Garai bateko ohiturak galtzen ari zirela ikusita, horiek berreskuratzeko saiakera izan da Otxote Topaketa, antolatzaileen esanetan, “elkarte giroan geroz eta zailagoa izaten baita jendea abesten entzutea”. Iaz bezala, aurten ere erantzun “bikaina” espero dutela gaineratu zuen Mendigutxiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.