Areto futboleko finalak jokatuko dituzte etzi
Gamon Kirol Elkarteko Gazte eta Bigarren Mailako taldeek ez zuten joan den asteburuan herrian jokatuko diren finaletarako txartelik lortu. Herriko ordezkaririk izango ez den arren, finalak Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte, etzi, 15:00etatik aurrera...
Gamon Kirol Elkarteko Gazte eta Bigarren Mailako taldeek ez zuten joan den asteburuan herrian jokatuko diren finaletarako txartelik lortu. Herriko ordezkaririk izango ez den arren, finalak Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte, etzi, 15:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian.
Gizonetan, Lehenengo Maila, Bigarren Maila, eta Gazte Mailako finalak jokatuko dituzte; emakumeen final bakarra izango da.
Lehenengo partida, 15:00etan, Bigarren Mailakoa izango da: Bilkoin-Aretxabaleta. 16:30ean, Gazte Mailako lehia hasiko da, Egintza-Zarautz. Bi lehia horien ostean, garaikurrak banatuko dituzte 17:40tik aurrera.
Ondoren, 18:15ean, emakumeen finala hasiko da, Azpeitiko eta Berastegiren artean, eta segidan, Lehenengo Mailakoa: Oiartzun-Horbel taberna.
Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendariak areto futboleko jaialdi bat izatea nahi du larunbateko kirol ekimena, eta horrenbestez, herritar guztiak animatu ditu joatera.