Mikelekin Londresera ekimena abiatu dute Errenteriako Udalak eta Mikel Odriozola atleta olinpikoak elkarlanean. Odriozolak Londreseko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte 50 kilometroko ibilketa proban abuztuaren 11n, eta horren harira antolatu duten ekimenak, kirola sustatzea, eta Olinpiar Jokoak herritarrengana eta bereziki haurrengana hurbiltzea du xede. Beste helburu bat ere badu, ordea: errenteriarren babesa Mikel Odriozolari helaraztea mundu txapelketaren aurretik, eta baita egunean bertan ere. Odriozolak , Jose Manuel Ferradas kirol zinegotziak eta Jesus Mari Erzibengoa Kirol teknikariak azaldu zituzten ekimenaren nondik norakoak atzo, Beraungo futbol zelaian egindako agerraldian. Ferradasek azaldu zuenez, aste honetan hitzaldiak ematen ari da Odriozola herriko ikastetxeetan, “lehenengo eskutik jakin dezaten Olinpiar Jokoetan parte hartzeak zer esan nahi duen”. Erzibengoak, hartzaileak ikastetxeetako 11 eta 12 urteko gazteak direla zehaztu zuen. Ekimen berritzailea Odriozolak egindako lehen hitzaldietako balorazio “oso positiboa” egin zuen: “Futbolaz gain beste kirolak badirela erakutsi nahi diet gazteei, eta lanarekin dena lortzea dagoela. Gazteek zuzenean galdetzeko aukera izatea interesgarria izateaz gain, berritzailea dela iruditzen zait”. Dagoeneko Gurutzearen Alabak ikastetxean, eta Langaitz eta Orereta Ikastoletan izan da errenteriarra. Hurrengo hitzorduak berriz, Koldo Mitxelena eta Telleri Aldeko ikasleekin izango ditu, aste honetan bertan. Ekimenaren barruan antolatutako egitaraua ordea, ez da horretara mugatzen. Izan ere, Herria Bizia webgunearen barruan [...]
Herenegun iluntzean eman zuen zinpeko epaimahaiak Clara Rangelen hilketaren gaineko epaia, eta Rangelen bikotekide izandakoa erruduntzat jo du. Horrez gain, bikotekide ohiari Rangelen semea eta bere anaia erasotzea leporatzen zioten, eta bi kasu horiet...
Herri krosak geroz eta zabalduago dauden honetan, Errenteria-Oreretan ere horren alde egitea erabaki dute, eta Gaztañoko I. Krosa antolatu dute ekainaren 16rako (larunbata). Gaztañoko Jai Batzordea dago ekimen horren atzean, eta auzoan egiten dituzte...
Proposamen sozioekonomikoan beste eredu baten aldeko apustua egin dute Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleak: “Eredu hau bururaino eramateko Euskal Herriaren burujabetza ezinbestekoa da, gaur egungo instituzioetatik harago ...
Datorren astean energia nuklearrari buruzko jardunaldiak izango dira Errenteria-Oreretan Oarsoldeko Eguzki talde ekologistak antolatuta. Astelehenean erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean, asteartean mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean, eta ekain...
Seigarren urtez, Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du Kemen Dantza Taldeak. Larrain dantza zaleek ikastaroa hasi zuten astelehenean Jostaldi pilotalekuan, doan eta gaur arratsaldean izango da azken eguna. Oraindik norbaietek parte hartu nahi izanez gero, 686-872-207 telefonora dei dezake. Etzi egingo duten erromerian bertan ikasitakoak praktikan jartzeko helburua dauka ikastaroak. Larunbatean egingo dituzte ekintza gehien eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Hondarribi eta Irungo dantzarien emanaldiak izango dira. Egitaraua Gaur eta bihar Dantza ikastaroa. Kemeneko dantza irakaslearen eskutik, 19:30etik 20:00etara, Jostaldi pilotalekuan. Etzi, hilak 25 Hitzaldia. Folklorea eta etnografiari buruzkoa, 19:30ean, Udaletxeko areto nagusian. Etzidamu, hilak 26 Kalejira. Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Hondarribi eta Irungo dantzariak 18:00etatik 19:00etara Arma plazan, Gipuzkoa plazan, Kai Zaharran eta Portuan. Dantza agerketa. 19:00etan, Maria Madalena plazan. Erromeria. 20:30etik 22:30era, Maria Madalena plazan. Afaria. 22:30etik aurrera, HKTn. Igandean, hilak 27 Haurren bilkura. Talaia, Adaxka eta Kemeneko dantzari txikiak, 12:00etatik aurrera, Gernikako arbolan hasi, eta Maria Madalena plazan bukatu arte.
Etzi Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak salgai daude Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.
TRIZ3PS taldearen kontzertua izango da etzidamu Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan ere eros daitezke, zortzi euroan, Psilocybenean bertan. Javi P3zek diska berria kaleratu berri duen musikaria da.
Jai herrikoi eta parte hartzaileak egitea. Hori izan da aurtengo mendekosteak prestatzen aritu direnen helburua. Izan ere, egoera ekonomikoa dela eta, aurrekontua aurreko ekitaldietan baino murritzagoa da, eta herriko elkarteek zein norbanakoek buruari eragin behar izan diote. Hori guztia egin dute jaiak ez galtzeko, kolokan egon direla onartu baitu udalak. Atzo egin zuen Lezoko Udalak jai egitarauaren aurkezpena. Lehenik eta behin, egitaraua lantzen aritu diren elkarteak eta norbanakoak zoriondu zituen Ainhoa Zabalo alkateak: “Aurten esfortzu berezia egin dute jai batzordekoek jaiak aurrera eramateko. Horregatik, gure eskertza bikoitza da”. Nabarmendu zuenez, “eredu berria” ezarri dute jai batzordekoek, “diru gutxirekin jai herrikoiak egitea izan da helburua, eta lortu dute”. Gaineratu zuenez, “ikus daiteke ez dela dirurik behar jaietan ondo pasatzeko”. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak, berriz, ekitaldi batzuk nabarmendu zituen. Horrela, mendekosteak Zabarre pirataren inguruan zentratzen direla gogorarazi zuen. Zabarreren etorrerari jarraitzen dion piraten afaria “eredu berri” horren adierazle izan badela esan zuen. “Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte bertan. Gainera, bakoitzak etxetik eraman behar du bere janaria, eta udalak mahaiak eta aulkiak zein sagardoa jarriko ditu”. Bestalde, larunbatean egingo den euskal ezkontza izan zuen hizpide. Euskal Dantzazaleek baserritarrez jantzita joateko deia egin dute, eta hori zein egingo duten bazkaria eredu [...]
2011-2012 ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta urtero bezala, ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak, herritarrei urtean zehar egindako lana erakusteko. Bihar, bi kontzertu emango dituzte Ibargaingo ikasleek, 15:15ean...
Karaez kalea aitzindaria da; Karlos Ibarguren medikuaren arabera, bihotz geldialdien %70 etxean gertatzen dira Oiartzun Oiartzungo Karaez kaleko komunitatea aitzindari bihurtu da. Izan ere, lehena izan da leku komunetan desfibriladorea jartzen. Bexen Cardio enpresaren eta Karlos Ibarguren medikuaren ekimenez jarri dute erreanimazio sistema Karaez kalean. Ibarguren, Osakidetzeko larrialdietako heziketa arduraduna da, eta auzoko bizilaguna ere bada. Ibargurenen tesiaren arabera (Helduen ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdien analisia Euskal Autonomia Erkidegoan), EAE Euskal Autonomia Erkidegoan izaten diren bihotz geldialdien %70 gaixoaren bizilekuan izaten dira, eta gehienetan senideren bat izaten da aurrean. Horregatik, beharrezkotzat ditu aparailu horiek gune komunetan. Gero eta desfibriladore gehiago ikusten dira merkataritza guneetan ere, esaterako. Erraza eta intuitiboa Ibargurenen azalpenen arabera, erabiltzeko erraza da tresna, baita intuitiboa ere: «Erabiltzeko inongo zailtasunik ez duen aparatua da; bi botoi baino ez ditu eta, makinak berak adierazten dizkigu jarraitu beharreko pausoak». Desfibriladorea erabili ahal izateko, prestaketa txiki bat besterik ez dela behar zehaztu du Bexen Cario enpresak: «Ezagutza minimo bat besterik ez da behar, aparatuaren erabilpen eta larrialdi mota hauen aurrean jokaera protokolarioa ezagutzeko». Ibargurenek gaineratu du larrialdietara ere deitu behar dela, desfibriladorea erabiltzen jakiteaz gain: «Funtsezkoa da pauso batzuk jarraitzea balizko bihotz geldialdi baten aurrean eta, batez ere, 112 larrialdi zenbakira segituan [...]
Bilduk kritikatu du SPRI agentziak «fusio eta absortzio» programa jarriko duela martxan datozen egunetan Datozen egunetan, Gipuzkoan industrialdeen arteko «fusio eta absortzio programa bat» martxan jarri nahi du SPRI Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garapen industrialerako agentziak, eta hori salatu dute Bilduko alkateek, tartean Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek. SPRIren proposamenen artean, Oarsoaldeko industrialdea Bidasokoarekin lotzea dago. Programa horrek «ez dauka ez hanka ez bururik» Bilduren iritziz: «Ez ikuspegi ekonomiko batetik, ezta gipuzkoarren beharren eta nahien aldetik ere». Gipuzkoako eskualdeen egitura guztia hankaz gora jartzea leporatu dio PSE-EEri Bilduk (SPRIren arduraduna momentu honetan): «Fusio eta absortzio programa hau ez da beharrezkoa eskualdetako ekonomia suspertzeko. Are gehiago, eskualdetako ekonomia suspertzeko oraingo egitura mantendu eta babestu behar dugu. Gaur egun ditugun industrialdeetan inbertitu behar da eta gaur egun dagoen kapital horrekin (60-80 miloi euro) industrialde horiek konpetitiboak izateko programak aurkeztu behar dira». Bilera proposamena SPRI agentziako eta PSE-EE alderdiko buruak bilera batera deitu dituzte Bilduko alkateek, programa komun bat adosteko: «Oraindik garaiz gabiltza eta zentzu komun pixka batekin hau dena konpon dezakegu. Krisi egoera honetan, denon aldetik arduraz jokatzea behar-beharrezkoa da».
Jaizkibelgo eta Uliako itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta garrantzia gizarteratu eta nabarmentzeko helburua du Jaizkibel Ama Harria egitasmoak. Besteak beste, liburu bat, dokumental bat, argazki era...
1897tik 2002 urte arteko 1.359 argazki jarri dituzte Interneten, «digitalizatuta, edonoren eskura» Oiartzungo Argazki Artxiboa sarean kontsulta daiteke joan den astetik. Artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, udalak nabarmendu duenez, «digitalizatuta, edonoren eskura». Bilatzaile «sinple» baten bidez, erabiltzaileek 1897tik 2002 urteen artean ateratako argazkiak erraz bila ditzakete. Hiru urteko lana Oiartzungo Udala 2009an hasi zen Oiartzungo Argazki Artxiboa osatzeko lanean, «herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz». Artxiboa osatzeko hiru urte inguruko lan hori Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria oiartzuarrek egin dute. Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: «Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea».
Arraguako jaiak izan ziren asteburuan, eta eguraldi txarra izan arren, jende dezente bildu zen auzora. Hala ere, ekimen batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten, eta igandean egingo dituzte. 11:30etik 13:30era jolas parkea izango da: gaztelu puzga...
Igandean Jesus Hospitalerren Oroimenezko Argazkilaritza Digitaleko II. Rallya izango da, Urdaburu elkarteak antolatuta. Parte hartzaileak 09:00etan bilduko dira Urdabururen egoitzak, eta 14:00etarako entregatu beharko dituzte euren lanak. Aurretik, bai...
Hondarribiko Txirrindulari Elkartea Udalarekin batera eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Hondarribiko IV. Triatloia antolatu dute larunbaterako. Bi triatloi izango dira; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuen...
500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Iragan ostegunean, Tomas Urzainki historialariak hitzaldia eman zuen eta bihar, 10.30ean Zuloaga ...
Bihar Langaitz, Koldo Mitxelena eta Cristobal Gamon ikastetxetako ikasleak bertso jaialdia izango dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Gu ere bertsolari proiektuaren barruan egingo dute saioa, eta “egindako lanaren erakusgarri” izango dela ...
EGITARAUA Ostirala 18:30. Zabarreren bila Oroitzene parean. 19:00. Aiton Borda eta Ordiziako Umore Ona jubilatuen abesbatzen emanldia Gezalan. 19:30. Alkate txikiek jaiei hasiera emangi diete. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian, erraldoi eta buruhandiak, txistulariekin. 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada, plazan. 21:00. Piraten afaria, plazan. Traband taldea ere ariko da. Norberak eraman behar du janaria. 22:00. Gazteentzako jolasak, karaokea eta bukaeran apar festa, plazan. 22:00. Rock kontzertua Saldise plazan: Skasti, Ziztada eta DJ Bull. Larunbata 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik. 10:30. Joku erraldoiak, zirko tailerra eta pedaloak, Euskal Herria plazan. 12:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin, kiroldegitik abiatuta. 12:30. Euskal ezkontza Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Egun osoan zehar iraungo du, eta bi saio egingo dituzte. 13:00. Tomas Garbizu musika eskolako bandaren kontzertua, Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00. Euskal Dantzazaleen bazkaria, Saldisen. 16:00. Puzgarriak, tailerrak, txikitxokoa eta bukatzeko, txokolatada. Euskal Herria plazan. 16:30. Infantil eta alebinen txirrindularien lasterketa, Iturrinen industrialdean. 16:30. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00. Suelto dantza txapelketa Gezalan. 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira txistulariekin, Saldisetik abiatuta. 18:00. XIV. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan. 18:30. Pilota eskolako finalak (alebinak, Haur Mailakoak eta kadeteak) Goiko plazako frontoian. 21:00. Gazte afaria, Karmen jatetxean. 23:00. Dantzaldia Modestorekin, plazan. 00:00. Rock kontzertuak Ibai [...]