Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Desfibriladorea, lehen aldiz, etxeko gune komunetan

Karaez kalea aitzindaria da; Karlos Ibarguren medikuaren arabera, bihotz geldialdien %70 etxean gertatzen dira Oiartzun Oiartzungo Karaez kaleko komunitatea aitzindari bihurtu da. Izan ere, lehena izan da leku komunetan desfibriladorea jartzen. Bexen Cardio enpresaren eta Karlos Ibarguren medikuaren ekimenez jarri dute erreanimazio sistema Karaez kalean. Ibarguren, Osakidetzeko larrialdietako heziketa arduraduna da, eta auzoko bizilaguna ere bada. Ibargurenen tesiaren arabera (Helduen ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdien analisia Euskal Autonomia Erkidegoan), EAE Euskal Autonomia Erkidegoan izaten diren bihotz geldialdien %70 gaixoaren bizilekuan izaten dira, eta gehienetan senideren bat izaten da aurrean. Horregatik, beharrezkotzat ditu aparailu horiek gune komunetan. Gero eta desfibriladore gehiago ikusten dira merkataritza guneetan ere, esaterako. Erraza eta intuitiboa Ibargurenen azalpenen arabera, erabiltzeko erraza da tresna, baita intuitiboa ere: «Erabiltzeko inongo zailtasunik ez duen aparatua da; bi botoi baino ez ditu eta, makinak berak adierazten dizkigu jarraitu beharreko pausoak». Desfibriladorea erabili ahal izateko, prestaketa txiki bat besterik ez dela behar zehaztu du Bexen Cario enpresak: «Ezagutza minimo bat besterik ez da behar, aparatuaren erabilpen eta larrialdi mota hauen aurrean jokaera protokolarioa ezagutzeko». Ibargurenek gaineratu du larrialdietara ere deitu behar dela, desfibriladorea erabiltzen jakiteaz gain: «Funtsezkoa da pauso batzuk jarraitzea balizko bihotz geldialdi baten aurrean eta, batez ere, 112 larrialdi zenbakira segituan [...]

admin
Bidasoa
2012/05/23

Karaez kalea aitzindaria da; Karlos Ibarguren medikuaren arabera, bihotz geldialdien %70 etxean gertatzen dira

Oiartzun Oiartzungo Karaez kaleko komunitatea aitzindari bihurtu da. Izan ere, lehena izan da leku komunetan desfibriladorea jartzen.

Bexen Cardio enpresaren eta Karlos Ibarguren medikuaren ekimenez jarri dute erreanimazio sistema Karaez kalean. Ibarguren, Osakidetzeko larrialdietako heziketa arduraduna da, eta auzoko bizilaguna ere bada.

Ibargurenen tesiaren arabera (Helduen ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdien analisia Euskal Autonomia Erkidegoan), EAE Euskal Autonomia Erkidegoan izaten diren bihotz geldialdien %70 gaixoaren bizilekuan izaten dira, eta gehienetan senideren bat izaten da aurrean. Horregatik, beharrezkotzat ditu aparailu horiek gune komunetan. Gero eta desfibriladore gehiago ikusten dira merkataritza guneetan ere, esaterako.

Erraza eta intuitiboa
Ibargurenen azalpenen arabera, erabiltzeko erraza da tresna, baita intuitiboa ere: «Erabiltzeko inongo zailtasunik ez duen aparatua da; bi botoi baino ez ditu eta, makinak berak adierazten dizkigu jarraitu beharreko pausoak».

Desfibriladorea erabili ahal izateko, prestaketa txiki bat besterik ez dela behar zehaztu du Bexen Cario enpresak: «Ezagutza minimo bat besterik ez da behar, aparatuaren erabilpen eta larrialdi mota hauen aurrean jokaera protokolarioa ezagutzeko».

Ibargurenek gaineratu du larrialdietara ere deitu behar dela, desfibriladorea erabiltzen jakiteaz gain: «Funtsezkoa da pauso batzuk jarraitzea balizko bihotz geldialdi baten aurrean eta, batez ere, 112 larrialdi zenbakira segituan deitzea laguntza eske».

Karlos Ibarguren medikua, bizilagunei azalpenak ematen.

Karlos Ibarguren medikua, bizilagunei azalpenak ematen.

Ibon Zabala Bexen Cardio enpresako komertzialak zerbitzuaren egokitasuna bermatu du: «Ekipoaren erabilpen baldintzak ezin hobeak izango dira, enpresak eskaintzen duen heziketa zerbitzuari, instalaziori eta mantentze-lanari esker».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.