Hamarnaka lagun bildu dira Oiartzungo zortzi auzoetan Goazen plazara ekimenaren barruan. Eguerdian zortzi auzoetan izan da, eta arratsalderako deialdi bateratua egin dute: 20:00etan izango da Doneztebe plazan.
Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbait...
Iztietako Diputazio plazan Munduko Arrozak ekimena ari dira egiten bertan. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren sorterrian arroza egiteko modua erakusten dihardute. Hamabost herrialdetako sukaldariak daude sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokok...
Petrolioaren lioa post-bideoarekin, Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du Jon Martin oiartzuarrak. Peak oil-aren etorrerari bertsoak jarri dizkio. Hona bere lana:
Datorren ostiralean hasiko dira mendekosteak, eta gazteek afaria prestatu dute larunbaterako. Afaria Altamira auzoko Carmen jatetxean izango da, 21:00etan. Txartelak erosteko Tiñelutik pasatu behar da. Salneurria hogei eurokoa da.
Hilabetero bezala, emakumeenganako biolentziaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zabaltza Plazan. Euriari muzin eginez hiritar talde bat elkartu da “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” zioen pankartaren atze...
Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz,...
Euskal preso eta iheslari politikoen herriratzea eskatzeko Euskal Herri osoko plazak betetzeko deialdia egina zuen Herrira mugimenduak gaurko eta irundarrek erantzun egin izan diote erronkari. 300etik gora pertsona elkartu dira gaur eguerdian Zabaltza plazan. Antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte 12:00etatik bazkalordura arte, bestek beste, presoak bisitatzera joateko haien senide eta lagunek egin behar dituzten bidai luzeen argazkien erakusketa. “Herrira” hitza izan da mezurik erepikatuena. Emakume talde batek herri mugimenduaren ikurra du oihal erraldoi bat josten aritu dira, eta artisau batek harrian landu du euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko eskaria; margolari batek musika kioskoan Herrira-ren logoa margotu du spray-z baliatuz eta, azkenik, Zabaltzan bildutakoek mosaiko erraldoi bat osatu dute, Herrira zioena. Ekitaldia hasi aurretik ertzainek plazan jarritako pankarta bat puskatu dutela salatu dute antolatzaileek.
Gaur arratsalderako Bixi-Bixi elkarteak 500 urte askatasun egarriz lelopean hainbat ekitaldi antolatuak zituen Bixi-Bixi elkarteak, baina bertan behera geratu dira, eguraldi txarra dela eta. Besteak beste, artisau azoka, sagardo festa eta herri afariak...
Uxue Urkia judoka oiartzuarra Espainiako Judo Ligan lehiatuko da gaur, Madrilen. Hainbat sari irabazi ditu Urkiak judoan. Lau urterekin hasi zen judoa praktikatzen, 16 urterekin lortu zuen gerriko beltza eta 2011n Judo Club Valentziak fitxatu zuen. San...