Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Batzen duen elikagaia

Etorkin eta herritarren arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutzeko asmoz, Munduko Arrozak ekimena antolatu dute etzirako Errenteria-Oreretan. Arroza izango da protagonista, eta zereal hori hainbat modutan prestatzen ibiliko dira. Iztietako Diputazio Plazan ariko dira kazolari jiraka, eta ondoren, nahi duenak, sabela betetzeko aukera izango du euro baten truke. Hamabost herrialdetako sukaldariak izango dira sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokoko bi talde, Mexiko, Nigeria, Peru, Sahara, Senegal eta hindu eta herriko pertsonek osatutako talde misto bat. Horrez gain, Errenteria-Oreretako elkarteek ere parte hartuko dute: Bukagaitz, gaztetxea, Mikelazulo, Txintxarri eta CGT. Azpiegituraren kargu udala egin da, eta plaza osoan zehar jarriko dituzte suak janaria prestatzeko. Euria eginez gero, gainera, haima moduko karpak jarriko dituzte. Epaimahaia ere izango da, eta Cornelio eta Otorduko bi kidek erabakiko dute zein izan den platerik goxoena. Ekimen horrek bi zutabe dituela jakinarazi du Koldo Gorostidi antolatzaileetako batek. Hogei pertsonako talde bat dabil horren atzean. Hain zuzen, azken urteetan herrian etorkinekin izandako tirabirak izan dira horretara bultzatu duten faktoreetako bat, eta horri buelta emateko erabaki dute bizikidetza bultzatuko duen jarduera bat aurrera eramatea. Bigarren arrazoia, berriz, Europatik —Txekiar Errepublikatik, zehazki— sortu den iniziatiba bat da. Arrazakeria eta xenofobiari aurre egitea du helburu, eta etorkinak herritarren etxeetara bazkaltzera gonbidatzea da horren [...]

admin
Bidasoa
2012/05/17

Bilboko Munduko Arrozak ekimena izan da aitzindariaEtorkin eta herritarren arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutzeko asmoz, Munduko Arrozak ekimena antolatu dute etzirako Errenteria-Oreretan. Arroza izango da protagonista, eta zereal hori hainbat modutan prestatzen ibiliko dira. Iztietako Diputazio Plazan ariko dira kazolari jiraka, eta ondoren, nahi duenak, sabela betetzeko aukera izango du euro baten truke.

Hamabost herrialdetako sukaldariak izango dira sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokoko bi talde, Mexiko, Nigeria, Peru, Sahara, Senegal eta hindu eta herriko pertsonek osatutako talde misto bat. Horrez gain, Errenteria-Oreretako elkarteek ere parte hartuko dute: Bukagaitz, gaztetxea, Mikelazulo, Txintxarri eta CGT.

Azpiegituraren kargu udala egin da, eta plaza osoan zehar jarriko dituzte suak janaria prestatzeko. Euria eginez gero, gainera, haima moduko karpak jarriko dituzte. Epaimahaia ere izango da, eta Cornelio eta Otorduko bi kidek erabakiko dute zein izan den platerik goxoena.

Ekimen horrek bi zutabe dituela jakinarazi du Koldo Gorostidi antolatzaileetako batek. Hogei pertsonako talde bat dabil horren atzean. Hain zuzen, azken urteetan herrian etorkinekin izandako tirabirak izan dira horretara bultzatu duten faktoreetako bat, eta horri buelta emateko erabaki dute bizikidetza bultzatuko duen jarduera bat aurrera eramatea.

Bigarren arrazoia, berriz, Europatik —Txekiar Errepublikatik, zehazki— sortu den iniziatiba bat da. Arrazakeria eta xenofobiari aurre egitea du helburu, eta etorkinak herritarren etxeetara bazkaltzera gonbidatzea da horren asmoa. Azaroaren 18an egingo dute, eta etziko ekimena giroa berotzen joateko aitzakia dela azaldu du Gorostidik.
Bilboko San Frantziskotik

Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere egin dute Munduko Arrozak ekimena. Lehenengotarikoa Bilboko San Frantzisko  izan zen. Mahai baten inguruan sortzen den “giro positiboa” izan zen abiapuntua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.