Landare elkarteak 26.enez antolatu du Haur Mailako Aurresku Txapelketa, eta aurtengoan 27 dantzari ariko dira lehian: hamalau A sailean (7 eta 11 urte artekoak) eta hamahiru B sailean (12 eta 15 urte artekoak). Etzi izango da lehia, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. A saileko haurrek bi dantza egin beharko dituzte, Alpargata eta agurra, eta B saileko haurrek, berriz, desafioa eta zortzikoa. Epaimahaia izango dute aurrez aurre, hiru kidek osatutakoa: Xabier Mendizabal Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea eta Nagore Indakoetxea eta Iñigo Oiarbide dantzariak. Bukaeran, sariak banatuko dituzte, eta bi kategorietako dantzari onenei txapela eta gerrikoaz gain, Landare elkartearen saria emango diete. Horrez gain, ligaxkako garaileak ere sarituko dituzte —A mailan Aitor Lasa hernaniarra eta B mailan Aimar Odriozola ibartarra—, eta baita ligaxka horretan toki onenean geratu den herritarra ere, kasu horretan, Beñat Salegi. Parte hartuko duten haurrak abendutik hasi eta apirilera arte egindako ligaxkan hoberen sailkatutakoak dira. Txapelketaren hastapenean, bi egunetakoa izaten zen lehia: lehenengoan aukeraketa bat egiten zuten, eta bigarrengoan, berriz, hamar onenen artean jokatzen zuten finala, Juantxo Maia Landare elkarteko kideak azaldu duenez. Parte hartzaile asko zirela eta horrek antolakuntzari ezartzen zizkion trabak kontuan hartuta, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin jarri ziren harremanetan, eta Gipuzkoan zehar ligaxka bat egitea erabaki [...]
Bihar, 08:30etik 11:30era, ura moztuko dute Beraungo hainbat etxetan. Zehazki, 17. ataritik hasi 27. ra arteko etxebizitzei eragingo die. Ur hoditerian eta giltzan egin behar dituzten aldaketa batzuk dira mozketaren arrazoia. Aldez aurretik barkamena e...
Madalenetako XXVIII. Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du Kultura Sailak. Hilaren 28ra arte aurkeztu ahalko dituzte lanak interesdunek, eta besteak beste, marrazkia, pintura edo collage bezalako teknikak baliatu beharko d...
Gamon Kirol Elkarteko bi talde areto futboleko play off-etarako sailkatu dira. Asteburu honetan finalaurrekoak jokatuko dituzte eta hurrengoan, berriz, finalak. Lurraldeko Bigarren Mailakoa da taldeetako bat, eta bestea, berriz, Gazte Mailakoa. Lehenengo taldeari dagokionez, Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du bihar. Neurketa zaila izan daiteke, sailkapenean lider bukatu baitute zarauztarrek, eta errenteriarrek, berriz, laugarren. Bigarrenari dagokionez, Zarautz izango du aurrez aurre. Etzikoa ere ez da lehia erraza izango, puntuetan berdinduta bukatu baitute bi taldeek liga. Bi partiduak etxetik kanpo jokatuko dituzte errenteriarrek. Zentzu horretan, Jorge Domingo Bigarren Mailako taldearen entrenatzaileak iritzi dio desabantaila bat dela. Horregatik autobusak antolatu dituzte irteera horietarako. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da tokia gordetzeko 646 21 64 80 telefono zenbakira deituta edo gamonkirolelkartea[a bildua]gmail.com helbidera idatzita. Ezin dute igoera lortu Asteburuko finalaurrekoa irabazita, finala izango da hurrengo urratsa, eta datorren asteburuan jokatuko dituzte bi taldeek herrian. Aurrerago joango dira gehiago zehazten. Finalak irabazi arren, ezingo dute mailaz igo, Lehenengo Mailan ere baduelako Gamonek ordezkari bat. Gazte Mailako taldeak, berriz, ezin du igoeragatik borrokatu ligako lehen bi taldeek eskuratu baitute dagoeneko. Hala ere, Gamongo bi talde ez dira inoiz play off-etarako sailkatu, eta ligako titulua ere lor dezakete. Horrez gain, datorren urtean Haur, Kadete eta [...]
12:00etan. Auzoetan ekimenak. Ugaldetxon: elkarretaratzea Matteon, kamiseta zuriarekin. Iturriotzen:elkarretaratzea biribilgunean. Karrikan: deidarra, hamaiketakoa eta elkarretaratzea. Altzibarren: elkarretaratzea, zubian. Eltze soinua eta pintxoak. Elizalden: elkarretaratzea, Beheko plazan. Gurutzen: elkarretaratzea, Bizardia plazan. Ergoienen: Auzokaltetik Fortalezara kalejira, eta buelta. Arragua: elkarretaratzea. Auzo guztietatik deia egin dute soinua egiten duten tresnak eramateko elkarretaratzeetara. 20:00etan. Oiartzungo plazan, argazki erraldoia.
Etorkin eta herritarren arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutzeko asmoz, Munduko Arrozak ekimena antolatu dute etzirako Errenteria-Oreretan. Arroza izango da protagonista, eta zereal hori hainbat modutan prestatzen ibiliko dira. Iztietako Diputazio Plazan ariko dira kazolari jiraka, eta ondoren, nahi duenak, sabela betetzeko aukera izango du euro baten truke. Hamabost herrialdetako sukaldariak izango dira sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokoko bi talde, Mexiko, Nigeria, Peru, Sahara, Senegal eta hindu eta herriko pertsonek osatutako talde misto bat. Horrez gain, Errenteria-Oreretako elkarteek ere parte hartuko dute: Bukagaitz, gaztetxea, Mikelazulo, Txintxarri eta CGT. Azpiegituraren kargu udala egin da, eta plaza osoan zehar jarriko dituzte suak janaria prestatzeko. Euria eginez gero, gainera, haima moduko karpak jarriko dituzte. Epaimahaia ere izango da, eta Cornelio eta Otorduko bi kidek erabakiko dute zein izan den platerik goxoena. Ekimen horrek bi zutabe dituela jakinarazi du Koldo Gorostidi antolatzaileetako batek. Hogei pertsonako talde bat dabil horren atzean. Hain zuzen, azken urteetan herrian etorkinekin izandako tirabirak izan dira horretara bultzatu duten faktoreetako bat, eta horri buelta emateko erabaki dute bizikidetza bultzatuko duen jarduera bat aurrera eramatea. Bigarren arrazoia, berriz, Europatik —Txekiar Errepublikatik, zehazki— sortu den iniziatiba bat da. Arrazakeria eta xenofobiari aurre egitea du helburu, eta etorkinak herritarren etxeetara bazkaltzera gonbidatzea da horren [...]
Atzo egin zuten aurkezpen publikoa San Pedroko dorrean.
Aldundiak eta Caixak egin dituzte lanak, herri onurako mendietan, eta bertako espeziak aldatu dituzte Gipuzkoako hainbat menditan egindako basoberritze lanak aurkeztu zituzten atzo Oiartzunen. Bertan, Errenteria-Oreretan eta Lezon, guztira, 45,5 hektarea biziberritu dituzte. Oiartzunen egin dituzte lanik esanguratsuenak, eta horregatik egin zuten bertan aurkezpena. Han izan ziren Julian Unanue Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaria, Angel Garabieta Donostialdeko Caixako zuzendaria, eta Oiartzungo Udaleko Mendi eta Ingurumen zinegotzi Zigor Goikoetxea. Goikoetxeak eskerrak eman zizkien aldundiari eta Caixari, «gogoa izan arren, euren laguntzarik gabe Oiartzungo Udalak ezingo zuelako halako lanik egin». Caixak, «naturaren aldeko ekintzak eta gizatalde behartsuenen gizarteratzea sustatzen jarraituko duela» esan zuen, bestalde, Garabietak. Unanuek ere Caixari eskerrak eman, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. Jakinarazi zuenez, Gipuzkoan, guztira, 83 hektarea basoberritu dituzte. Hosto zabalak aldatu dituzte, bertako espezieak, eta aurretik zegoen pinua kendu: «Helburua, 60ko hamarkadan landatu zituzten insignis motako pinu sailak ordezkatzea da, eta bertako espezieak —hosto zabalak— landatzea». Lan horietan hamabost lagun ibili dira, eta horietatik zortzi gizarte bazterketa arriskuan zeuden langileak izan dira. Gainontzeko herriak Oarsoaldeko herrietan aritzeaz gain, beste hainbat herritan ere egin dituzte basoberritze lanak, hala nola, Usurbilen, Orexan, Iruran, Berastegin, Zerainen eta Ataunen. Eskualdeko datuak Oiartzun Mendiak. Pikokarate, Sarobe eta Kausua. [...]
Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur; EAJren mozioa onartu du udalbatzarrak Gaur Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak bat egin du jardunaldiarekin. Maiatzaren 4an egindako udalbatzarrean adierazi zuen atxikimendua ...
Larunbatean Arrozak Munduan ekimena egitekoak dira Iztietako Diputazio Plazan, hamabost herrialdeetako lagunek zereal hori prestatuko dute bakoitzak bere modura. Horren bidez, antolatzaileek elkarbizitza sustatu nahi dute, hala nola, herrian azken urteetan izandako ika-miken ondorioz. Iztietako Gurekinek SOS Arrazakeria jarri du ekimen horren atzean, eta auzoan integrazio edo elkarbizitza arazorik ez dela izan azaldu du, eta “SOS Arrazakeria eta horren jarraitzaileak” izan direla hori asmatu dutenak. Auzoan egiten dituzten ekintza guztiak “irekiak” direla arrazoitu du Gurekinek. Horrez gain, salatu du larunbateko ekimenaren berri behin hori lotuta egon denean jakin dutela: “Ez dugu ulertzen SOS Arrazakeriak gu erasotu, iraindu eta kalumniatu ondoren, bat-batean gure auzoko plazara etortzea, aurretik hitz egin gabe, barkamenik eskatu gabe eta asmoen azalpenik eman gabe”. Ekimen hori, gainera, “ibiltaria” dela esan du, eta horrenbestez, ez duela herritarren arteko integrazioa lortzen, “baizik eta pertsona batzuk egun batez beren idiosinkrasia ezberdina erakustera joaten dira”.