Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

45 hektarea baso berritu dituzte Oiartzunen, Lezon eta Errenteria-Oreretan

Aldundiak eta Caixak egin dituzte lanak, herri onurako mendietan, eta bertako espeziak aldatu dituzte Gipuzkoako hainbat menditan egindako basoberritze lanak aurkeztu zituzten atzo Oiartzunen. Bertan, Errenteria-Oreretan eta Lezon, guztira, 45,5 hektarea biziberritu dituzte. Oiartzunen egin dituzte lanik esanguratsuenak, eta horregatik egin zuten bertan aurkezpena. Han izan ziren Julian Unanue Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaria, Angel Garabieta Donostialdeko Caixako zuzendaria, eta Oiartzungo Udaleko Mendi eta Ingurumen zinegotzi Zigor Goikoetxea. Goikoetxeak eskerrak eman zizkien aldundiari eta Caixari, «gogoa izan arren, euren laguntzarik gabe Oiartzungo Udalak ezingo zuelako halako lanik egin». Caixak, «naturaren aldeko ekintzak eta gizatalde behartsuenen gizarteratzea sustatzen jarraituko duela» esan zuen, bestalde, Garabietak. Unanuek ere Caixari eskerrak eman, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. Jakinarazi zuenez, Gipuzkoan, guztira, 83 hektarea basoberritu dituzte. Hosto zabalak aldatu dituzte, bertako espezieak, eta aurretik zegoen pinua kendu: «Helburua, 60ko hamarkadan landatu zituzten insignis motako pinu sailak ordezkatzea da, eta bertako espezieak —hosto zabalak— landatzea». Lan horietan hamabost lagun ibili dira, eta horietatik zortzi gizarte bazterketa arriskuan zeuden langileak izan dira. Gainontzeko herriak Oarsoaldeko herrietan aritzeaz gain, beste hainbat herritan ere egin dituzte basoberritze lanak, hala nola, Usurbilen, Orexan, Iruran, Berastegin, Zerainen eta Ataunen. Eskualdeko datuak Oiartzun Mendiak. Pikokarate, Sarobe eta Kausua. [...]

admin
Bidasoa
2012/05/17

Aldundiak eta Caixak egin dituzte lanak, herri onurako mendietan, eta bertako espeziak aldatu dituzte

Gipuzkoako hainbat menditan egindako basoberritze lanak aurkeztu zituzten atzo Oiartzunen. Bertan, Errenteria-Oreretan eta Lezon, guztira, 45,5 hektarea biziberritu dituzte.

Oiartzunen egin dituzte lanik esanguratsuenak, eta horregatik egin zuten bertan aurkezpena. Han izan ziren Julian Unanue Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendaria, Angel Garabieta Donostialdeko Caixako zuzendaria, eta Oiartzungo Udaleko Mendi eta Ingurumen zinegotzi Zigor Goikoetxea.

Basoberritzea

Goikoetxea, Unanue eta Garabieta

Goikoetxeak eskerrak eman zizkien aldundiari eta Caixari, «gogoa izan arren, euren laguntzarik gabe Oiartzungo Udalak ezingo zuelako halako lanik egin».

Caixak, «naturaren aldeko ekintzak eta gizatalde behartsuenen gizarteratzea sustatzen jarraituko duela» esan zuen, bestalde, Garabietak.

Unanuek ere Caixari eskerrak eman, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. Jakinarazi zuenez, Gipuzkoan, guztira, 83 hektarea basoberritu dituzte. Hosto zabalak aldatu dituzte, bertako espezieak, eta aurretik zegoen pinua kendu: «Helburua, 60ko hamarkadan landatu zituzten insignis motako pinu sailak ordezkatzea da, eta bertako espezieak —hosto zabalak— landatzea».

Lan horietan hamabost lagun ibili dira, eta horietatik zortzi gizarte bazterketa arriskuan zeuden langileak izan dira.

Gainontzeko herriak
Oarsoaldeko herrietan aritzeaz gain, beste hainbat herritan ere egin dituzte basoberritze lanak, hala nola, Usurbilen, Orexan, Iruran, Berastegin, Zerainen eta Ataunen.

Eskualdeko datuak

Oiartzun

  • Mendiak. Pikokarate, Sarobe eta Kausua.
  • Espezieak. Haritza, pagoa, lizarra eta bertako espezieak.
  • Azalera. 34 hektarea guztira.
  • Zenbatekoa. 185.480 euro.

Errenteria-Orereta 

  • Mendia. Añarbe.
  • Espezieak. Haritza, pagoa eta lizarra.
  • Azalera. 10 hektarea.
  • Zenbatekoa. 58.868 euro.

Lezo

  • Mendia. Jaizkibel.
  • Espeziea. Ametza.
  • Azalera. Hektarea bat.
  • Zenbatekoa. 5.156 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.