Benito Lertxundi abeslari oriotarra izango da Arguyuan saioko Asteko elkarrizketa atalean, etzi. Bere disko berria —Oroimenaren oraina— aurkeztuko die entzuleei. Horrez gain, Donostian larunbatean emango duen kontzertuaz ere mintzatuko da. Elkarriz...
Umberto Giordanoren Andrea Chenier opera emango dute, bihar, Niessen Zinemetan. Zuzeneko emanaldia izango da, Bregenz Festivaletik emango dutena. Sarrerak Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan daude salgai 15 (orokorra) eta 12 (murriztua) euroan; 11...
Herriko jaietako Gazte Eguna edo Txekorrada prestatzeko bilerekin hasiko dira dagoeneko gazteak. Hala, lehenengoa etzi egingo dute. Kataxulo Gaztetxian izango da, 18:30etik aurrera. Herriko gazteei agertzeko deia egin diete, denen artean denen gustuko ...
Urdaburuk mendi irteera egingo du larunbatean, eta horrekin bukatuko du Valdorba-Andia abelbidea. Azken ibilbidean Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta amaitutakoan bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean.
Tomas Garbizu Musika Eskolan ikasle direnek matrikula berritzeko aukera dute jadanik, herenegundik hasita. Datorren asteko ostiralera arte (hilak 25) eman dezakete izena. Ikasle berriek, berriz, ekainaren 25etik 29ra eman behar dute izena. Musika eskol...
Erraldoi eta buruhandien erakusketa hartu dute herriko 40 saltokik, ekainaren 17ra arte. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa, eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandiren miniaturak eta 225 argazki ikus ...
Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Hernani: 18-5. Getariako Txapelketa. Kadeteak eta gazteak. Salaberria-Azpiroz (Oiarpe)/Unanue-Lasa: 21-22. Oiarpe-Eskoriatza: 22-9. Irungo Txapelketa. Gazteak eta helduak. Oiarpe-Urnieta: 22-14. Oiarpe-Burlada: 2...
Epe luzez lanik gabe egon diren hiru langile kontratatu ditu Lezoko Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez. Urte hasieratik ari dira herriko hainbat eraikin eta txoko margotzen, eta datorren hilera arte horrela jarraituko dute. Kiroldegiko pis...
Amaitu da Erregional Preferenteko denboraldia, eta Touringek lehenengo tokian bukatu du, eta horrenbestez Erregional Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean. Azken jardunaldian, ordea, berdindu egin zuen 2-2 Usurbilen kontra. Beti Onak, berriz, 3-0...
2010eko maiatzaren 9an hautsi zuen ertzain batek anbulatorioan zegoen Esteban Muruetagoienaren plaka. Orduko hartan, azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Gaia ikertuko zutela esan zuen. Urte eta erdiko ...
Mikel Odriozolak Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. Asteburuan Ibilketako Munduko Kopa jokatu dute Saranksen (Errusia), eta hori Olinpiar Jokoetako 50 kilometro ibilketako partaideak hautatzeko proba zenez, Odriozolak Londreserako txartela ...
Maialen Lujanbioren hitzaldiaren ostean, Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetarak Bertshow ikuskizuna antolatu dute etzirako. Zumardiko Arkaitza tabernan izango da, 23:30ean. Bertso eskolako kide direnak eta izan direnak izango dira protagonista: Ark...
Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak antolatu dute; hilaren 28an hasiko dira partidak Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak aurten ere antolatu dute Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, udalaren laguntzarekin. Hilaren 28an hasiko dira jok...
Gernika bajo las bombas seriea grabatzen hasi dira, eta egunotan herrian ari dira zenbait grabaketa egiten, Mendiburu kale inguruan. Seriea udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 36...
Clara Rangel hil zuten gauean alkohol eta drogen eraginpean zegoela adierazi du haren bikotekide izandakoak, eta ez dela hilketa egin izanaz gogoratzen. Atzo egin zituen adierazpen horiek Donostiako Lurralde Epaitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren egunean. Akusazioaren galderei erantzutean gau horretan Rangelekin eztabaida izan zuela aitortu zuen. Jeloskor zegoela ere adierazi zuen, anaiarekin harremana zuela ikusi baitzuen. Rangel hiltzeaz gain, anaia eta emakumeak beste harreman batean izandako semea erasotzea ere leporatzen diote akusatuari. Hilketa bera egin izana ez zuen ukatu gizonak: “Ekintzek berez hitz egiten dute”, esan zuen epaimahaiaren aurrean. Labana bat hartu izanaz gogoratzen dela onartu zuen, baina ez eraso egin izanaz. Andrea haurdun zegoenik ez zekiela adierazi zuen, fiskalaren galderari erantzunez. Horrenbestez, defentsak herenegun esandakoa berretsi zuen atzo akusatuak: drogen eraginpean zegoela hilketa izan zenean. «Behin-behineko buruko nahasmendua» argudiatuta absoluzioa eskatu du gizonarentzat. Fiskaltzak, berriz, 35 urteko kartzela zigorra eskatu du gizonarentzat. “Eraso bortitza” izan zela eta emakumeak bere burua defenditzeko inongo aukerarik ez zuela izan adierazi du. Akusatuaz gain, anaiak eta Rangelen semeak ere hitz egin zuten atzo, eta onartu zuten hilketa gertatu baino lau egun lehenago Rangelen bikotekide ohia larrialdietara eraman behar izan zutela, drogen eraginpean. Rangelen semeak “ero” baten moduan jokatzen zuela adierazi zuen, eta [...]
Lezoko PSE-EEk jakinarazi du ez duela parte hartuko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gainean udalak antolatu duen bilera errondan. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak esan duenez, udalak herritarrekin zein elkarteekin egingo dituen bilera horien “helburu bakarra” Bilduk atez ateko sistema “euren jarraitzaileen artean” justifikatzea da. Horregatik, gaineratu du ez dela bertan egongo, “gure presentziarekin bilera horiei zilegitasuna emango genielako”. Horrez gain, Bilduren “ustezko demokrazia parte hartzaileak” suposatzen duen “manipulazioa” gaitzesteko “beharra” duela adierazi du Arrizabalagak. Bere ustez, bilera horiek hondakinen atez ateko bilketa sistemaren ezarpena “makillatzeko” saiakera besterik ez dira. Atez atekoaren aurrean, PSE-EEko zinegotzia bosgarren edukiontziaren beharrizanaz konbentzituta dago. “Zikina, garestia, osasunerantzako kaltegarria eta ezerosoa den sistemaren aurrean, sozialistok edukiontzien bitarteko bilketaren aldeko apustua egiten dugu. Garbiagoa, merkeagoa, iraunkorragoa, estetikoagoa eta eraginkorragoa da”, berretsi du Arrizabalagak. Hilaren 21ean, merkatariekin Atzo iluntzean egin zuen udalak lehenengo bilera, herriko elkarteekin. Datorren bilerak astelehenean, hilaren 21ean, izango direla iragarri du udalak, ostalariekin eta merkatariekin. Guztira hiru egingo dituzte, arlo horietako langileen ordutegietara moldatzeko asmoz. Lehenengoa 10:00etan izango da, bigarrena 14:00etan eta hirugarrena 20:00etan. Bilera guztiak Kultura Aretoan izango dira. Herritarrekin bilerak ekainean egingo dituzte. Hiruzpalau izango dira, ordu eta auzo ezberdinetan, “ahalik eta jende gehien hurbiltzeko”.
Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan. Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainba...
Una jornada particular antzezlana taularatuko du Valentziako (Herrialde Katalanak) La Pavana taldeak igandean 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Mussoliniren gizarte faxistaren biktima diren bi lagun umilen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antolakuntzan Udal Kultura Sailarekin batera aritu dira EHGAM, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua, Bilgune Feminista, Amalatz eta Garaipen elkarteak. Antzezlanerako sarrera orokorrak 9 euroan salduko dituzte, eta 7 euroan 65 urtetik goraoentzat eta gazte txartela dutenentzat.