Aurtengo Musikastek hasi du bere ibilbidea. Astebetez, euskal musikari errepasoa egin, eta batik bat lehengo musikarien musika entzun ahal izango da. 40. ekitaldi honetan gogoan izango dute Francisco Escudero konpositorea, bere jaiotzaren mendeurrena b...
Preferente Mailan jokatzen duten herriko bi taldeentzat azken partidua izango da gaurkoa. Touringek, gainera, azkeneko partidua izango du maila horretan, duela zazpi egun Ohorezko Mailara igotzea lortu baitzuen. Usurbilen kontrako jokatuko du etxetik k...
Oiartzungo Nafarroako Konkistaren Astearen barruko azken ekitaldia egin dute gaur goizean. Lehenik, ekitaldia egin dute Gurutze auzoko pilotalekuan, eta ondoren Beloagako gaztelura joan dira parte hartzaileak, bertan oroigarri bat inauguratzeko. 200 bat herritarrek bat egin dute Nafarroa Bizirik taldeak egin duen deialdiarekin. Ondoko bi bideotan ikus daitezke gazteluaren gaineko xehetasunak, Nafarroa Bizirik-eko kideek nahiz udaleko Kultura zinegotziak emanak.
Trapu zaharra antzerki taldearekin kale antzerkia izango da, bihar, 12:30etik aurrera, San Pedro kalean. Ta orain zer? lana emango dute. Santi Ugaldek zuzendua da, eta Mikel Laskurain eta Javi Barandiaran dira aktoreak. Laskurain zein Barandiaran aktor...
Garrantzitsua izango da gaurko eguna Ereintza eskubaloi taldearentzat. Zilarrezko Mailara igotzeko gelditzen zaizkion bi partidetatik lehenengoa jokatuko baitu, eta irabaziz gero, igoera lortuko du. Horretarako, baina talde sendoari aurre egin beharko ...
Ekitaldiak Eguzki elkartearen inguruan eta planeten etxeetako futbol zelaiaren inguruan egingo dira. Honakoak dira: 11:30. Hildakoen aldeko meza Betherramgo elizan. 12:30. Auzoko adinduentzako salda banatuko dute Txanpa elkartean. 12:00-13:00. Bap...
Beñat Sagarzazu sanpedrotarrak hirugarren urtez parte hartuko du Lanzaroteko (Kanariar Uharteak, Espainia) Ironman proban: igerian 3.800 metro, bizikletan 180 kilometro eta lasterka 42 kilometroko egin beharko ditu Sagarzazuk hilaren 19ko proban. Gaur abiatuko da hara kirolari pasaitarra, hango klimara egokitzeko. Lanzaroten helburu garbiak ditu: ahalik eta lan onena egin, eta Hawaiiko Ironmanerako sailkapena lortu.
Hileko bigarren larunbata izan da, kantu jiraren txanda, eta gaur goizean euskal kantuekin alaituko dituzte Errenteria-Oreretako erdialdeko kaleak. 12:00etan bilduko dira Herriko Plazan eta hortik aurrera martxan jarriko dira bazkal ordura arte.
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Kabia Espazio Kolektiboa Pontikako aparkalekuan. Gune horrek jendearen arreta piztu zuen, eta espero baino herritar gehiago hurbildu ziren. Guztien harridurarako, ordea, oraindik ez zeuden guztiz bukatuta karpa estaltzeko lanak, baina programatutako ekintza guztiak egiteko moduan dira. Mokadutxoarekin inauguratu zuten egitura, eta ondoren, proiektuaren atzean dauden talde eta herritarrek hartu zuten hitza. Arkitektura Kolektiboak sustatzaileak izan ziren mikrofonora gerturatu ziren lehenak. Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez dela azaldu zuten hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuten. Hala ere, beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituzten. Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen, dagoeneko Kabia sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu. “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldi eta tailerrak eta beste hainbat proiektu egitekotan dira. Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu eta jam session-ak antolatuko dituzte, alegia, musika inprobisazioak. Inprobisazio horiek bertsolaritza eta artearen [...]