Presoen aldeko IX. Futbol 7 Txapelketa ekainaren 2an egingo dute
Ekainaren 2an, larunbatarekin, eginen dute euskal presoen aldeko IX. Futbol 7 Txapelketa, Hendaiako Ondarraitz zelaian. Iaz berrogeitik gora taldek parte hartu zuten, eta ehunka lagunek bazkaldu zuten anaitasun giroan. Aurten ere sari potoloak egonen d...
Ekainaren 2an, larunbatarekin, eginen dute euskal presoen aldeko IX. Futbol 7 Txapelketa, Hendaiako Ondarraitz zelaian. Iaz berrogeitik gora taldek parte hartu zuten, eta ehunka lagunek bazkaldu zuten anaitasun giroan. Aurten ere sari potoloak egonen dira lehen hiru talde sailkatuentzat: asteburu bat Futuroscopen txapeldunarentzat, talasoterapiarako egonaldia bigarrenarentzat, eta afari bat hirugarren geratzen den taldearentzat.
Parte hartu nahi duten taldeek bi modu dituzte izena emateko: posta elektronikoz edo telefonoz, 628 41 14 79 (Hego Euskal Herritik deituz gero) edo 787 81 89 86 (Ipar Euskal Herritik) zenbakietara deituz. Jokalari bakoitzak 18 euro ordaindu behar ditu izena ematerakoan, eta prezio horretan txapelketaren ondorengo bazkaria sartzen da.
Azken bi urteetan Ondarroako (Bizkaia) ordezkaritzak jantzi du txapela.

