Bihar, larunbata, ate irekietako eguna baratze erretserban
Goizeko bederatzietatik aurrera, ate irekietako jardunaldia izango da bihar herriko baratze erretserban (Itsas hegiko errepidean, Hendaiara sartzeko biribilgunearen ondoan, Abbadia gazteluko sarreraren parean). Goizean landare trukaketa egiteko aukera ...
Goizeko bederatzietatik aurrera, ate irekietako jardunaldia izango da bihar herriko baratze erretserban (Itsas hegiko errepidean, Hendaiara sartzeko biribilgunearen ondoan, Abbadia gazteluko sarreraren parean). Goizean landare trukaketa egiteko aukera izanen da, norberaren aldaxka eta landareak utzi eta beste batzuk hartzekoa, alegia; 09:00etatik 12:30era izango da hori 14:00etatik 18:00etara haurrei zuzendutako tailerra prestatuko dute, landareak ontziz aldatzen ikasteko. Ekitaldi guztiak doan izanen dira. Egun osoan zehar baratzetako langileak aholkuak ematen izanen dira.

