Bidasoa taldearen izena jarriko diote Nagusia eta Foru karriken arteko plazari
Bidasoa Eskubaloi Taldeak plazatxo bat izango du bere izenarekin, San Juan plazako lanen ondorioz Karrika Nagusia eta Foru karrika artean egokitu duten eremu berrian. Oposizioko alderdiek oniritzia eman diote Jose Antonio Santano alkateak eginiko proposamenari; datozen egunetan Kaleen Batzordeak gaia aztertu beharko du, hileko azken asteazkenean egingo den ohiko osoko bilkuran bozkatu ahal izateko. Ekainaren 9an jarriko dute plaka plazatxo berrian. Data horretan egingo dituzte Bidasoa Kirol Taldearen mende erdia ospatzeko antolatutako ekitaldi nagusiak. “Bidasoak hiriko kirol historiaren zati handia bete izan du, eta aurrerantzean bere izena gure kale izendegian jasota geratuko da”, esan du alkateak. Plazatxo berriak zenbait banku ditu, eta lorategi batzuk prestatu dituzte. Lurrazpiko aparkalekura jaisteko igogailuetako bat ere bertan dago.
Bidasoa Eskubaloi Taldeak plazatxo bat izango du bere izenarekin, San Juan plazako lanen ondorioz Karrika Nagusia eta Foru karrika artean egokitu duten eremu berrian. Oposizioko alderdiek oniritzia eman diote Jose Antonio Santano alkateak eginiko proposamenari; datozen egunetan Kaleen Batzordeak gaia aztertu beharko du, hileko azken asteazkenean egingo den ohiko osoko bilkuran bozkatu ahal izateko.
Ekainaren 9an jarriko dute plaka plazatxo berrian. Data horretan egingo dituzte Bidasoa Kirol Taldearen mende erdia ospatzeko antolatutako ekitaldi nagusiak. “Bidasoak hiriko kirol historiaren zati handia bete izan du, eta aurrerantzean bere izena gure kale izendegian jasota geratuko da”, esan du alkateak.
Plazatxo berriak zenbait banku ditu, eta lorategi batzuk prestatu dituzte. Lurrazpiko aparkalekura jaisteko igogailuetako bat ere bertan dago.


