Auzipetuak askatzeko eskatu du Errenteriako Udalak
Herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak espetxean mantendu eta zigorrak murrizteko hartutako erabakiaren aurrean, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bost auzipetuak “berehala aska ditzaten” eskatu du, “bereziki, Sonia Jacinto Errenteriako herritarra”. Hain zuzen, eskubide guztiak errespetatu behar direla adierazi du Bozeramaileen Batzordeak “baita parte hartze politikoa ere”. Adierazpen instituzionala Bildu, Errenteriako Ezkerra eta EAJren aldeko botoekin atera da aurrera. Bozeramaileen Batzordeak joan den irailaren 27an eta martxoaren 27an onartutako adierazpen instituzionalak berretsi ditu, eta horrenbestez, Espainiako Estatuari eskatu dio “ukitu ezinak diren epaiketa politikoekin dinamikarekin amaitzeko”. Era berean, bake prozesua eta normalizaziorako ekarpen berriak egiteko ere galdegin dio. Errenteriako Udalak bezala, Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek ere Gorenaren erabakia salatu dute, eta “Euskal Herrian abian jarritako prozesuaren kontrako erasoa” dela adierazi dute. Halaber, Espainiako Estatuak onartutako beste zenbait erabaki ere kritikatu dituzte. Batetik, Auzitegi Konstituzionalak euskal preso politikoei zigorra luzatzeko doktrina ontzat ematea. “Erabaki hori ere oso larria da, oinarrizko giza eskubideen aurka egiteaz gain, gatazkaren konponbidearen kontrako erabakia delako”, adierazi du. Bestetik, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalean D3M eta Askatasunaren kontra egiten ari diren epaiketa aipatu dute. Euskal Herriaren kontrako beste prozedura judizialtzat jo dute. Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileen iritziz, Euskal Herriko gehiengo zabalak ez ditu ez ulertu ezta onartzen ere horrelako [...]
Herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak espetxean mantendu eta zigorrak murrizteko hartutako erabakiaren aurrean, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bost auzipetuak “berehala aska ditzaten” eskatu du, “bereziki, Sonia Jacinto Errenteriako herritarra”. Hain zuzen, eskubide guztiak errespetatu behar direla adierazi du Bozeramaileen Batzordeak “baita parte hartze politikoa ere”. Adierazpen instituzionala Bildu, Errenteriako Ezkerra eta EAJren aldeko botoekin atera da aurrera.
Bozeramaileen Batzordeak joan den irailaren 27an eta martxoaren 27an onartutako adierazpen instituzionalak berretsi ditu, eta horrenbestez, Espainiako Estatuari eskatu dio “ukitu ezinak diren epaiketa politikoekin dinamikarekin amaitzeko”. Era berean, bake prozesua eta normalizaziorako ekarpen berriak egiteko ere galdegin dio.
Errenteriako Udalak bezala, Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek ere Gorenaren erabakia salatu dute, eta “Euskal Herrian abian jarritako prozesuaren kontrako erasoa” dela adierazi dute.
Halaber, Espainiako Estatuak onartutako beste zenbait erabaki ere kritikatu dituzte. Batetik, Auzitegi Konstituzionalak euskal preso politikoei zigorra luzatzeko doktrina ontzat ematea. “Erabaki hori ere oso larria da, oinarrizko giza eskubideen aurka egiteaz gain, gatazkaren konponbidearen kontrako erabakia delako”, adierazi du. Bestetik, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalean D3M eta Askatasunaren kontra egiten ari diren epaiketa aipatu dute. Euskal Herriaren kontrako beste prozedura judizialtzat jo dute.
Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileen iritziz, Euskal Herriko gehiengo zabalak ez ditu ez ulertu ezta onartzen ere horrelako erabakiak, eta are gutxiago egungo testuinguruan: “Benetako bake eta demokraziarako aukera inoiz baino irekia dagoenean”.
Protestak
Bi eskualdeetan egingo dituzte Gorenaren erabakia salatzeko protestak. Errenterian, gaur, 12:30ean bildu dira Herriko Plazan. Irunen, berriz, bihar, Sagardo Egunaren barruan: 17:45etik 18:15era elkartuko dira Urdanibia plazako sarreran (Sargia ondoan). Atzo ere elkarretaratzea egin zuten Errenterian Gernikako sinatzaileek; Oiartzungo ezker abertzaleak ere bat egin zuen.