Garaipen elkarteak hegoaldeko eta iparraldeko emakume feministen sareak indartzeko asmoz, egitasmoa jarri du abian. Hainbat herritako esperientzia trukaketaren bidez, espazio berriak zabaltzea dute helburu Garaipen elkarteko kideek, eta lehenengo urratsa, hilabete honetan zehar, Errenteria-Oreretan zein Donostian antolatu dituzten hitzaldi eta ikastaroak dira. “Asmoa ez da berria, orain bi urte aurkeztu genuen proiektua aldundian, baina ez zuten onartu. Urtebete beranduago, Donostiako eta Errenteriako udaletan aurkeztu genuen. Biek oniritzia eman diote, eta aurten hasi gara nazioarteko agenda egiten”, azaldu du Marta Berra Garaipen elkarteko kideak. El Salvadorreko emakumeak izango dira esperientzia partekatzera etorriko diren lehenengoak. Aukerak irekiz, erlazioak sakonduz izenburupean hitzaldia emango dute, gaur, 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxean: America Romualdo Las Dignas elkarteko kideak eta Ana Cristina Henriquez Emakume Ertamerikarren Elkartekoak. Hitzaldia batez ere emakume feministen taldeetako kideei begirakoa dela nabarmendu du Berrak: “Oreretako talde feministen arteko sarea mantentzeko loturak sortzea da hitzaldiaren helburua. Helburu bera izanik, talde bakoitza gure aldetik gabiltza. Hori aldatzea nahi dugu, eta irtenbidea sarea sortzea litzateke, gauza komunak elkarrekin egiteko”. Esperientzia “berezia” Hilaren 21erako, berriz, topaketa antolatu dute Garaipen elkarteko kideek. Berdintasun Kontseiluak, auzoetako emakumeek eta El Salvadorretik etorritako Henriquez eta Romualdok hartuko dute parte bertan. Azken biek, erakundeekin duten harremanaren berri eta landa eremuetako emakumeekin nola [...]
Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta hor...
Astigarragako Musika Eskolak Flauta Alardea antolatu du etzirako. Gipuzkoako hogei eskolatako flautistek parte hartuko dute, tartean Oiartzungo Flauta Taldekoek. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Astigarragako frontoian. Guztiek elkarrekin lau pieza joko ...
Herrira mugimendua sortu nahi dute Donibanen, eta, asmo horrekin, batzarra deitu dute biharko, 19:00etatik aurrera, Victor Hugo etxean.
Etzi, hilaren 12an, bi emanaldi entzuteko aukera izango da Abbadiako behatoki gazteluan Kaperan a Kapela ekimenaren barruan. 19:00etan Izarrak taldea osatzen duten kantariak igoko dira oholtzara eta horiek bukatuta, Erramun Martikorenaren txanda izango da. Txartelak aldez aurretik eros daitezke zazpi eurotan eta egunean bertan zortzi eurotan. Informazio gehiago eskuratzeko edo tokia erreserbatzeko deitu 05 59 20 00 34 telefono zenbakira.
Sonia Jacinto Oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, Bateraguneko auzipetuak askatzeko galdegin du Errenteriako Udalak egin duen adierazpen instituzionalean. Adierazpen horretan, auzipetuen eskubide guztien errespet...
Kontzertua antolatu dute Makutxo tabernan etzirako. 23:00etan izango da, eta Pariak Bai taldea igoko da taula gainera. Pariak Bai talde zarauztarra 2000 urte inguruan sortu zen, eta disko pare bat eta dozenaka emanaldi egin zituen country-blues motako ...
Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan. Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da.
Biriatuko Xoldo ezker paretako ostatuak Mus Txapelketa antolatu du heldu ostiralerako, maiatzaren 11rako. Izen ematearen prezioa hamar eurokoa da pertsona bakoitzeko. Bi modu daude apuntatzeko: telefonoz (0559 20 37 51 zenbakira deituz) edo posta elktr...
Emaitza txarrak lortu zituzten Allerruko pilota taldekoek Udaberri Txapelketan. Lanak bete zituen bakarra Asier Sarasua izan zen Gazte Mailako pilotaria izan zen. Taldeko gainontzeko zortziek ezin izan zuten irabazi. Pasa den asteburuan herrian zazpi p...
Nagore Medina Dominguez izango da aurtengo sanmartzialetako Alarde Parekidearen desfilean Kateako (Landetxa) konpainia ordezkatuko duen kantinera.
Zigorra murriztu arren, espetxean segiko dute Bateragune auziko auzipetuek. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartu zuen erabaki hori, eta honako espetxe zigorrak ebatzi zituen bost auzipetuentzat: Errenteria-Oreretako Sonia Jacintorentzat zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletarentzat, seina urteko espetxe zigorra (zortzina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak); eta sei urte eta erdikoa, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak). Zigorrik altuenak izan dituzten Otegi eta Diez, erakunde armatuko zuzendaritzako kidetzat jo zituen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak zuzendaritzako kide ez, erakunde armatuko kidetzat jo ditu. Nolanahi ere, Auzitegi Nazionalaren tesiari jarraitu dio Gorenak ere; alegia, ezker abertzalea bide politiko eta demokratikoen alde lerratzearen alde egin zuten lana ETAren aginduak jarraituz egin zutela. ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egotzi die zigortu guztiei. Martxoaren 28tik zeuden Espainiako Auzitegi Gorenaren zain auzipetuak. Ebazpena ez da aho batekoa izan, eta bost magistratuetatik bik boto partikularra eman dute. Alberto Jorge Barreiro magistratuak absoluzioaren alde egin du, Auzitegi Nazionalaren epaian auzipetuen errugabetasun presuntzioaren eskubidea urratu dela arrazoituta. Miguel Colmenero magistratuak ere boto partikularra eman du, baina berak epaia errepikatu beharko litzatekeela ondorioztatu du. Erabaki hori hartzeko arrazoi nagusia, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezek epaimahaiaren kontra jarritako errekusazioa onartu beharko litzatekeela da, eta Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna zalantzan [...]
Herritarrek kaiko Herrerarako landutako hirigintza proposamena eraikitzen nola hasi aztertuko dute Alkateordetzan bilduko dira bihar, 10:00etatik aurrera, Herrera Herrira plataformak deitutako batzarrera batzen direnak. Herritarrek landutako proposamen...
Itsas Mendiko Txistulari Taldeak udaberriko kontzertuak emango ditu bihar eta igandean. Biharko kontzertua San Pedroko elizan da, 20:00etan. Igandekoa, berriz, Donibaneko plazan, 13:00etan.
Olaldeko etxebizitza tasatuen zozketarako izena emateko epea luzatu egin dute. Berez, gaur zen izena emateko azken eguna, baina epea ekainaren 1era arte luzatu dute. Etxebizitza Bulegoan (Fermiñenen) eska daitezke zozketara apuntatzeko bete beharreko ...
Hilaren 18, 19 eta 20an inauguratuko dute San Juan-Etxeandia eremu berria. San Juan goza ezazu goiburupean dozenaka ekitaldiz osatutako programa prestatu dute asteburu horretarako, eta Irungo hamaika elkartek bat egin dute udalak proposaturiko festa handiarekin. Giroa berotzeko Mertxe Tranche historialariak plazari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostegunean. Contar San Juan. Contar Irun (San Juanez hitz egitea. Irunez hitz egitea) goiburupean jardungo du Tranchek hilaren 17an,19:00etan, udaletxeko bilkura aretoan. Hiriko eta plazako historia elkartuko ditu bere ponentzian, eta gauza bera egin zuen Jose Antonio Santano alkateak herenegun, San Juan plazaren inaugurazioko ekintzetan parte hartuko duten taldeetako zenbait ordezkarirekin eginiko aurkezpenean. “Eremu hau elkarbizitzarako, herritarrek gozatzeko pentsatua dago. Hiri bezala zerbait ospatu behar denean hona gatoz, baita tristurak partekatu behar ditugunean ere”, esan zuen alkateak. Santanoren hitzetan, aurkezpenera “agertu diren elkarteetako ordezkariak eta etorri ezin izan direnak, horiek dira agerraldiko protagonistak, eta beraiek izango dira hilaren 18tik 20ra egingo den inaugurazio ekitaldiko protagonistak ere”. Musika eta dantza taldeak, jubilatuen elkarteak, hezkuntza erakundeak… askotariko taldek osatu dute San Juan-Etxeandia eremu berriko abiatze festa. Batzuek egiten dakitena egingo dute, eta beste batzuek zerbait berezia prestatu dute, espreski, hain zita seinalaturako. Hala, Irun Hiria Musika Bandak Irazoki konpositore lesakarra omenduko du, kontzertu berezi batean: “laguntza [...]
Bateragune auzia-ren sententzia atzo eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Mire...
2011n eta 2012an jaiotako haurrak dauzkaten familiei bihar Haur Eskola berrian izena emateko epea bukatuko zaiela gogorarazi nahi die udalak. Instalazio berriak ezagutu nahi dituztenek gaur dute horretarako aukera, 15:00etatik 19:00etara. Izena Kultura...
›Usoa ehiza eta arrantza elkarteko bazkideak ekainaren 2an bilduko dira urteroko bazkideen bazkaria egiteko. Aurten Pari Berrin bilduko dira bazkaltzera. Otordura joan nahi dutenek Pari Berri jatetxean bertan eta Itziar tabernan eros ditzakete bazk...