
Naturaldiaren barruan, Zarautzen nahiz Errenteria-Oreretan hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Soziologian doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak (Abadiño, 1972), beste bi aditurekin batera: Jose Maria Hernandez eta Leo Argote. Bizi kalitatea mantenduz gutxiagorekin bizitzea posible den aztertuko dute. Zeri buruz hitz egingo duzu? Azaltzen saiatuko naiz zeintzuk diren gure ongizaterako iturri funtsezkoak. Hiru iturri daude. Batetik dago ekoizpen ekonomikoa, elkartruke ekonomiko bidez lortzen duguna, eta BPGk neurtzen duena. Bigarren iturriak dira elkartrukeak, baina diru oinarririk ez dutenak. Hirugarren bat ere badago, ekosistemak, eta hortik lortzen ditugun produktu eta zerbitzuak: ura, oxigenoa, petrolioa… Gure gizarteetan gertatu dena da gehiegi hedatu dela ekoizpen ekonomikoa, eta beste bi iturriak kaltetu dituela. Gizarteak heltzen dira puntu batera, zeinetatik aurrera materialki gauzak hobetzeak ez duen esan nahi ongizatea hobetzen denik. Krisi garai honetan bizi kalitatea okertu dela uler daiteke? Nabarmena da sektore zabal batentzat krisi honek pobretze masibo bat ekarri duela, eta estualdi eta beldur egoera bat. Orduan, bai ikuspegi materialetik zein psikikotik, halako agresio masibo bat ekarri du. Deshazkunde prozesu bat gertatzen ari da sektore zabal batean, baina oso modu desordenatuan: jende asko oso gaizki pasatzen ari den bitartean, luxuaren sektorea %20 hazi da. Hazkunde mugagabearen ideian erabat oinarritzen den gizarte bat deshazkunde prozesuan sartzean [...]

Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearek...

Irun, gizalegez ekimenaren baitan, txakurren jabeentzako jardunaldiak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean. Txakurren jokabidea hobetzeko heziketa irizpideak ezagutaraztea da jardunaldien helburua. Puianan egingo dituzte jardunaldi horiek. Apirile...

Iurretako IX. Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Legorburuk irabazi du bertsopaper lehiaketa Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berez...

29. ekitaldian 71 bikotek parte hartu dute, 63k mutiletan eta zortzik nesketan; bost final jokatu dituzte Larunbatean jokatu zituzten Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko bost finalak (irabazleak koadroan). Josetxo Gamioren omenezko lehia, beraz, iritsi da bukaerara aurtengoz. Giriziak antolatu du lehia beste behin, udalaren laguntzarekin. Aurtengo ekitaldian 71 bikotek parte hartu dute, 63k mutiletan, eta zortzik nesketan. Antolatzaileak, dagoeneko, 30. aldian pentsatzen hasiak dira. Irabazleak Neskak, gazteak. Goikoetxea-Huizi. Neskak, helduak. Garmendia-Errasti. Mutilak, Hirugarren Maila. Rodriguez-Matxain. Mutilak, Bigarren Maila. Kerexeta-Gurrutxaga. Mutilak, Lehen Maila. Rodriguez-Antxordoki.

Pasaiako Ezkerrak proposatutako mozioa onartu du Udalbatzak, Bilduk emandako babesarekin Pasaiako Ezkerrak poza agertu du Udalbatzak bere egin duelako Pasaia III. Errepublikaren aldeko udalerrien sarean txertatzeko eskatzen zuen mozioa. Pasaiako Ezkerr...

Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 19rako (larunbata), Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera. Goizetik hasi eta egun osoz hainbat ekimen prestatu dituzte antolatzaileek jai egun horretarako. Eguraldi ona e...

Anbulatorioa handitzeko lanak egin bitartean izango dira aldaketak, behin-behinean Donibaneko anbulatorioa handitzeko lanak egiten ari dira, eta hori dela-eta bertako hainbat zerbitzu lekualdatuko dituzte, lanek iraun bitartean. Lehengo astelehenaz ger...

Irungo bi tabernak, Danakok eta La Agricolak, lehen postua lortu dute Gipuzkoako pintxo lehiaketan eta gazte koktelgilenean, hurrenez hurren. Danakoren pintxoaren egileak David Rodriguez eta Naiara Abando izan dira, eta koktel onenarena Naiara Tiscar. ...

Euskal Jolasen bildumako laugarren diskoa grabatu du Urtxintxa eskolak Txantxariak izenburupean, eta diskoa aurkezteko musika emanaldi bat antolatu dute larunbaterako. 17:00etan iritsiko dira Txantxariak Donibanera, eta tximiniatik plazara bidea kaleji...

Final zortzirenetan jokatuko dute oiartzuarrek Berrobiren kontra; lehen partida, hilaren 26 inguruan Joan den ostegunean, Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketaren zozketa egin zuten, eta Oiartzuni Berrobiren kontra jokatzea egokitu zitzaion. Final ...

Gazte Informazio Bulegotik pasatu behar dute interesdunek; atal teorikoa eta praktikoa izango dituzte kontuan Uztailerako udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako begiraleak behar direla jakinarazi dute: «Talde arruntentzako hezitzaileak, Saharat...

Sagardo Eguneko zozketan honako zenbaki hau izan da irabazlea: 2418. Irabazleak hamabost egun ditu saria jasotzeko HITZA-ren bulegoan.

Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz...

Imanol Diaz de Garaiok eta Migel Angel Otxoa de Aldak Nafarroa ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur, Jaizkibelen Mendi Astearen barruan. 20:00etan da proiekzioa, Kultur Etxean. Bihar, Mendian zer ikusi hitzaldia emango du Javier Castrok, elkartean, ...

Ura, zaborra eta estolderiaren tasetarako diru laguntza eskuratu nahi dutenek orain dute eskaera egiteko aukera. Hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Agiriak astelehenetik ostegunera jasoko dituzte –biak barne– 15:00etatik 17:00etara, Gizarte ...

Sanferminetan danborradan kantinera gisa irten nahi duten 8 eta 12 urte arteko neskek Txema gozoki dendan eman behar dute izena, hilaren 15era arte. Egun horretan egingo dute zozketa.

Larunbatean irtengo dira Trintxerpetik eta igandean igoko dute Cebollera mendiko tontorra Asteburua Errioxan emango dute Itsastarrak Mendi Taldeko lagunek. Larunbatean 06:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Azoka paretik, eta handik Logroñora jango dira...

Asteburu honetan Asier Altunaren eta Telmo Esnalen azken lanak proiektatuko dituzte pilotalekuan Datorren asteburuan eta hurrengoan ospatuko du Pasaiako Fato Cultural Galegoak Letras Galegas egitasmoa. Ohi bezala, bertako eta Galiziako kulturako hainbat jarduera uztartu dituzte egitarauaren barruan, horixe baita Fatoaren helburuetako bat: Galiziako kultura bultzatu eta Galiziako eta Euskal Herriko kulturaren arteko harremana sendotu. Letras Galegas urtero ospatzen du Pasaiako galiziarren komunitateak, eta urtero, Galiziako kulturan garrantzia izan duen pertsonaren bat ekartzen dute gogora. Hala, aurten, Paz Andrade, idazle, politikari, legelari eta Galiziako abertzalea omenduko dute. Aurtengo egitarauan zinemak toki nabarmena du, hiru proiekzio iragarri baitituzte. Asteburu honetan Asier Altunaren eta Telmo Esnalen azken lanak proiektatuko dituzte, kalean, eta hilaren 18an, berriz, filma galizieraz, Udal Aretoan. Castelaori omenaldia Hitzaldi bat ere izango da, eta, liburu aurkezpena, Sergio Balchana Outeiral eta Sancho de Beurkoko ikerlarien eskutik. Azken egunean Daniel Castelao omenduko dute, Arrantzaleen auzoan. Egitaraua Etzi. Urteberrion amona, 22:00etan, pilotalekuan Etzidamu. Bertsolari. 22:00etan, frontoian. Hilak 18. Os Crebinsky. (Galizieraz), 20:00etan, Udal Aretoan. Hilak 19. Os galegos na defensa de Guipúscoa hitzaldia eta Los sovieticos en el gobierno provisional de Euzkadi liburuaren aurkezpena, 12:00etan, Udal Aretoan. Hilak 20. 11:00etan, meza galizieraz, Arrantzaleen auzoan. 11:45ean, Daniel Castelaori omenaldia, auzo berean, bere izena daraman [...]

Pedro Alonso Niño de Moguer (PAN Moguer) Huelvako eskubaloi taldea Oiartzuna iritsiko da bihar. Herrian prestatuko dira jokalariak larunbatera arte, orduan baitute denboraldiko partida garrantzitsuena. Larunbatean, Ereintzaren kontra jokatuko du Mogue...