EHEk salatu du Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen dituela
Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren. Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk. Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».
Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du
Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren.
Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk.
Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu».
EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».