Ane Martinez Santamaria da Irungo Alarde Parekideak aurtengo desfilerako aukeratu duen lehen kantinera; Zalditeriako eskolta konpainia ordezkatuko du aurtengo jaietan Martinezek. Aurreko asteko ostegunean aukeratu zuten.
Irun Iruten euskara elkarteak, Ikust Alaia udal liburutegiak eta Elkar eta Oskarbi liburudendek euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu goiburuko egitasmoa abiatu dute. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Ikust Alaiako lehen solairuko areto batean. Bertan izan ziren Arantxa Iriarte Irun Iruteneko kudeatzailea eta Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkaria. Irunez gain, irakurzaetasuna bultzatzeko kanpainia Euskal Herriko beste hamalau herritan martxan jarri dute, tokian tokiko euskara elkarteek sustatuta. Iriartek zuen kanpainiaren xedea zein den azaldu zuen: “Kanpainaren izenak berak adierazten duenez hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu; liburua bueltatzerakoan fitxa erraz bat bete eta trukean erosketa-txartela jaso; eta Elkar edo Oskarbira joan eta liburu bat erosi, merkeago”. Ikust Alaian hartutako txartelarekin %25eko deskontua izango dute parte hartzaile arruntek, eta Irun Iruteneko bazkideek %50ekoa. Irakurri, gozatu eta oparitu programak ekaina bukaera bitarteko iraupena izango du. Amaitzerakoan, parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte. Irun Iruteneko kudeatzaileak eskerrak eman zien udalari, Elkar eta Oskarbi saltokiei “eta bereziki Ikust Alaiari, liburutegirik gabe egitasmo hau ezinezkoa izango litzatekeelako”. Belen Sierrak ere esker hitzak izan zituen Irun Iruten elkartekoentzat, “kanpainia honi atxikitzeko jarri duen borondateagatik”, eta herritarrei egitasmoan [...]
Oiartzungo Athleticeko jarraitzaileek dei berezia egin dute biharko: lehoiak animatuko dituzte, herrian bertan. Horretarako, pantaila handi bat jarriko dute udaletxeko arkupeetan. Partida 20:45ean hasiko da, baina zaleak zertxobait lehenago elkartuko d...
Berria Taldearen barruko, Zure ziztada behar dugu ekimeneko bilera egingo dute, gaur, 19:30ean, Reina aretoan. Herritar guztiak animatu dituzte bilera horretan parte hartzera.
Larunbat arratsaldean, Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. 60 kirolaritik gora bildu ziren bertan, eta hogei maila ezberdinetan lehiatu ziren.
1.900 metro koadroko eremua du, eta eskualdeko bizilagunei ere emango die zerbitzua, doan Talaiako behin betiko garbigunea martxan dago joan den ostiraletik. Eguerdian inauguratu zuten Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek, San Markoseko Mankomunitateko Ainhoa Intxaurrandietak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Ainhoa Iraolak. Arraztalo Elkarteak kudeatuko du zerbitzua. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Bertako kideak, honako ordutegian egongo dira lanean garbigunean: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara. Pozik aukeragatik Politikariek, garbigunearen garrantzia nabarmendu zuten, batetik. Ainhoa Intxaurrandieta, San Markoseko Mankomunitateko presidenteak adierazi zuenez, «gure indarrak prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean jartzen jarraituko dugu, hori baitugu etorkizuna». Intxaurrandietak berak, zerbitzua Arraztalok kudeatzea ere garrantzitsua dela gogorarazi zuen. Pedro del Olmo Arraztaloko kideak jakinarazi zuen, oso pozik daudela ardura hori euren esku utzi izanaz: «Egia esan, ez genuen espero, baina oso pozik gaude. Lanean ari direnentzat oso ondo dago ardura hori izatea, aukera ona da, eta gainera, oso ondo ari dira lanean». Berrerabiltzeko gunea Garbigune berria San Markoseko Mankomunitateak eraiki du, Oiartzungo Udalak eskatuta. Lur eremua udalak utzi dio Mankomunitateari, zerbitzua eman dezan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagundu du egitasmoa. Garbiguneak 1.900 metro koadroko eremua [...]
Joan den larunbaterako, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Ekainaren 2an izango dira. 12:00etan xirolarrua ezagutz...
Antton Kazabon irakasle eta idazleak haurrentzako liburu berria idatzi eta kaleratu du: Ai, Ximun, Ximun! Erein argitaletxearekin publikatu du azken lana, eta interesa dutenek 6,8 euroan eskura dezakete.
Nicolas Gerendiain elkarteak antolatuta, Jai Errepublikanoaren ekitaldi berri bat izan zen larunbatean Urdanibia plazan. Besteak beste, liburu azoka txiki bat ere egin zuten, gai sozial eta politikoak lantzeagatik nabarmendutako argitaletxe hautatuekin.
Lakaxita gaztetxeak antolatuta, umeentzako zirko eskola izan zen larunbat arratsaldean Alberto Angera plazan, «haurrek kalean bizitzeko duten eskubidea» aldarrikatzeko. Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu zuten ekitaldia antolatzen.
Zeruari begira, baina ospatu, ospatu zuten. Eguraldiagatik astebete atzeratu ondoren, pasa den larunbatean ospatu zuten Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna. Hogeita laugarrena, dagoeneko. Euri pixka bat egin zuen, baina ez jendea izutzeko adina. Beste u...
Larunbatean egin zuten Antxon Marealta Egunaren aurtengo ekitaldia. Beti bezala, parte hartzaileak Molinao errekara jaitsi, eta bertako hondakinak atera zituzten, asko gainera. Marealta Egunaren lehen helburua bete zuten, beraz: Molinao errekatik honda...