Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Javier Peral: “Hiru urtetan Touring Hirugarren Mailan uzteko lan egingo dut”

Duela ia urtebete presidente kargua hartuta helburu argi bat zeukan Javier Peralek (Errenteria, 1947) aurten taldea Erregional Ohorezko Mailara igotzea. Esan eta egin: larunbatean Euskaldunaren kontra 5-0 irabazita, duela lau urte galdutako mailara bueltatuko da. Zorionak! Eskerrik asko. Egia esan, oso pozik gaude, lau urte igo gabe egonda eta… Ospatu duzue dagoeneko edo beste egun baterako utzi duzue? Oraindik ez. Denboraldia bukatzeko partida bat falta zaigu, larunbat honetan Usurbilen kontra jokatuko dugu, eta hori bukatzean egingo dugu afaria. Uztailean urtebete egingo duzu presidente karguan. Orduan aurtengo helburu nagusia mailaz igotzea zela aipatu zenuen. Etxeko lanak ongi egin dituzuen seinale. Oso ongi egin ditugu, bai. Horrez gain, oso gustura nago, inguruan daukadan jendeak oso ondo lan egiten duelako. Aurten ondo egin dugu lan, eta ea datorren urtean ere hala egiten dugun. Lau urte egin ditu Touringek Erregional Preferente Mailan. Zergatik lortu du igoera aurten? Ni presidente bezala ahalik eta ondoen lan egiten ari naiz. Bestetik, aukeratu ditugun jokalariak ere ondo ibili dira. Horietako batzuk joan egin ziren lehen, eta orain batzuk berreskuratzea lortu dugu. Gainera, beste denboraldi baterako ere Touringen jokatu nahi duen jendea erakartzen ari gara orain. Talde ona aterako dugulakoan nago. Lehen taldearen helburua lortu duzue, baina beheko kategorietan [...]

admin
Bidasoa
2012/05/08

Duela ia urtebete presidente kargua hartuta helburu argi bat zeukan Javier Peralek (Errenteria, 1947) aurten taldea Erregional Ohorezko Mailara igotzea. Esan eta egin: larunbatean Euskaldunaren kontra 5-0 irabazita, duela lau urte galdutako mailara bueltatuko da.
Zorionak!
Eskerrik asko. Egia esan, oso pozik gaude, lau urte igo gabe egonda eta…
Ospatu duzue dagoeneko edo beste egun baterako utzi duzue?
Oraindik ez. Denboraldia bukatzeko partida bat falta zaigu, larunbat honetan Usurbilen kontra jokatuko dugu, eta hori bukatzean egingo dugu afaria.
Uztailean urtebete egingo duzu presidente karguan. Orduan aurtengo helburu nagusia mailaz igotzea zela aipatu zenuen. Etxeko lanak ongi egin dituzuen seinale.
Oso ongi egin ditugu, bai. Horrez gain, oso gustura nago, inguruan daukadan jendeak oso ondo lan egiten duelako. Aurten ondo egin dugu lan, eta ea datorren urtean ere hala egiten dugun.
Lau urte egin ditu Touringek Erregional Preferente Mailan. Zergatik lortu du igoera aurten?
Ni presidente bezala ahalik eta ondoen lan egiten ari naiz. Bestetik, aukeratu ditugun jokalariak ere ondo ibili dira. Horietako batzuk joan egin ziren lehen, eta orain batzuk berreskuratzea lortu dugu. Gainera, beste denboraldi baterako ere Touringen jokatu nahi duen jendea erakartzen ari gara orain. Talde ona aterako dugulakoan nago.
Lehen taldearen helburua lortu duzue, baina beheko kategorietan ere mailaz igotzea zen zuen asmoa.    
Gazte Mailan bi talde ditugu, A eta B. A mailakoak dagoeneko igo dira Ohorezko Gazte Mailara. B mailakoak, berriz, Gipuzkoako Koparako finalaurrekoa jokatzen ari dira. Ohorezko kadeteak ere igoerarako borrokan egon dira, baina dagoeneko ez daukate igotzeko aukerik. Lehen Erregionalean, berriz, aukera galdu dute Erregional Preferentera igotzeko. Neskek kopako finalaurrekoa jokatuko dute aste honetan. Oso pozik gaude guztiekin. Gauzak ongi egin ditugu.
Lehenengo taldea Ohorezko Mailara igo da. Nola ikusten duzu taldea beste maila altuago batean jokatzeko?
Kirol zuzendariak eta entrenatzaileak diote lasai egoteko, erdian egoten bagara nahikoa dela. Hori bai, nire asmoa da hemendik hiru urtera Touring Hirugarren Mailara igotzea. Nik presidente kargua hemendik hiru urtera arte daukat, eta ez dakit lortuko dugun, baina nik Touring Hirugarren Mailan uzteko lana egingo dut.
Hurrengo denboraldirako ari zarete jokalari berriak bilatzen?   
Ari gara jokalariekin hizketan. Nire ilusioa da lehen joandako  Errenteriako jokalariak berriro bueltan ekartzea: batzuk Pasaian jokatzen dute, besteak Oiartzunen… Nire asmoa da horiek Errenteriara ekartzea. Beste lau mutil dauzkagu Antiguotarran jokatzen, eta lauk bukatzen dute aurten gazteetan, eta baiezta genezake horietatik bi etorriko direla Touringera, eta beste biengatik negoziatzen jarraitu beharko dugu.
Horrez gain, igoerak bazkide berriak ekarriko dituela uste duzu?
Bai. Jadanik hasi gara jendearen eskaerak jasotzen. Orain 600 inguru bazkide ditugu, eta gure helburua 1.000 bazkideetara ailegatzea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.