Hondarribiko portuari buruzko liburua
Hondarribiko kaiaren azterketa historikoa liburua aurkeztuko du Ana Maria Benito Dominguezek, gaur, 19:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Dominguez historialari eta Aranzadiko kideak argitaratu berri duen liburua ikerketa lan luze baten ondorio...
Hondarribiko kaiaren azterketa historikoa liburua aurkeztuko du Ana Maria Benito Dominguezek, gaur, 19:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Dominguez historialari eta Aranzadiko kideak argitaratu berri duen liburua ikerketa lan luze baten ondorioa da. Portuak eta itsas jarduerek izan duten garrantziaren azterketa egin du eta hala, euskal portuen historia gerturatu nahi du, Hondarribikoa tartean.

