Atez ateko bilketa eredurantz urratsa egitea erabaki du udalbatzarrak
Bildu eta Pasaiako Ezkerrak adostutako mozioa onartu du plenoak lehengo ostiralean Pasaia Zero Zaborrerantz pausoa eman du Pasaiako Udalak. Lehengo ostiraleko udalbatzarrean Pasaiako Ezkerrak eta Bilduk adostutako mozioa onartu zuten, eta bertan zehazten denez, «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baino emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du Udalbatzak. Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren». Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan; eta sistema ezarri ondoren, aldian behin funtzionamendua berrikusiko da. Mozioa osorik pasaia.hitza.info webgunean irakur daiteke. PSE-EE haserre PSE-EEk, EAJk eta PPk hondakinak biltzeko sistema berria ezarri nahi duen mozioaren kontra kontra bozkatu zuten. Bereziki haserre, PSE-EE agertu zen. Protesta agertu zuen mozioen bozketari ekin baino lehen, gai zerrendan ez zelako ageri beraiek Antxorako gaztelekua eskatuz aurkeztutako mozioa. Oposizioko gainontzeko taldeei beren mozioak erretiratzeko eskatu zien PSE-EEk, elkartasunagatik, baina ez zutenez lortu, udalbatzarrean eztabaidatzeari uko egin zioten, eta botoa eman besterik ez zuten egin, [...]
Bildu eta Pasaiako Ezkerrak adostutako mozioa onartu du plenoak lehengo ostiralean
Pasaia Zero Zaborrerantz pausoa eman du Pasaiako Udalak. Lehengo ostiraleko udalbatzarrean Pasaiako Ezkerrak eta Bilduk adostutako mozioa onartu zuten, eta bertan zehazten denez, «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baino emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du Udalbatzak.
Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren».
Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan; eta sistema ezarri ondoren, aldian behin funtzionamendua berrikusiko da. Mozioa osorik pasaia.hitza.info webgunean irakur daiteke.
PSE-EE haserre
PSE-EEk, EAJk eta PPk hondakinak biltzeko sistema berria ezarri nahi duen mozioaren kontra kontra bozkatu zuten.
Bereziki haserre, PSE-EE agertu zen. Protesta agertu zuen mozioen bozketari ekin baino lehen, gai zerrendan ez zelako ageri beraiek Antxorako gaztelekua eskatuz aurkeztutako mozioa. Oposizioko gainontzeko taldeei beren mozioak erretiratzeko eskatu zien PSE-EEk, elkartasunagatik, baina ez zutenez lortu, udalbatzarrean eztabaidatzeari uko egin zioten, eta botoa eman besterik ez zuten egin, protesta gisa.
PSE-EEren ustez Amaia Agirregabiria alkateak «ezikusiarena egiten die beren mozioei, ez dituelako jasaten beren taldeak era publikoan egiten dizkion kritikak». Alkateak PSE-EEren mozioa ez txertatzeko emandako azalpenak «ez dituela inork sinisten» salatu dute, eta atez atekoaren kontrako beren iritzia ematen jarraituko dutela iragarri dute.
EAJ, 5. edukiontziaren alde
EAJren arabera, Bilduk «gauzak nahasteko gogoa» du, eta atez atekoaren eztabaidan «manipulazioa» egotzi dio. Beren ustez kontraesankorra da «herritarren bizitza kalitatearen alde egitea; eta atez atekoaren barianterik zikin, antiestetiko eta antihigienikorik handiena ezarri nahi izatea».
Horrez gain, bideragarritasun planik ez delako egin kezka agertu eta bosgarren edukiontzia jartzeko eskatu dute, «organikoa bereizten ohitu gaitezen».



