Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euriak bakean utzi ditu dantzariak

Egunotan euria besterik ez du bota, baina atzo goizean, behintzat, atseden hartzea erabaki zuen,  Dantzari Txiki Egunaren mesedetan. Horrenbestez, giro eguzkitsuan egin ahal izan zuten bai dantzarien desfilea eta baita emanaldia ere. Ereintza elkarte antolatzaileak 400 dantzari gonbidatu zituen ekimenera, eta 10:30ean elkartu ziren Koldo Mitxelena plazan. Euskal Herriko txoko askotatik etorritako hamar talde bildu ziren: Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa… Talde bakoitzak bere dantzari jantzia zeraman soinean, eta kolore barietate handiz margotu zituzten herriko kaleak dantza egiten zuten bitartean. Ezer egin aurretik, baina, indarrak hartu behar ziren, eta Koldo Mitxelena plazan bertan hamaiketakoa egin zuten. Gero, taldeka ilaran jarri, eta trikitilari eta txistularien doinuekin atera ziren Erdialdeko kaleak zeharkatzera. Alaberga auzoraino iritsi ziren gurasoen txalo artean, eta hortik, berriro, Erdialdera jo zuten, Biteri kaletik. Xenpelar kalera iritsitakoan, geldialdia egin zuten, eta han, agurrarekin hasi eta beste zenbait dantza egin zituzten. Hurrengo eta azken helmuga, berriz, Zumardia zen. Han zuten programatuta emanaldi nagusia. Egunotan euriagatik plastikoz tapatuta egon den oholtzaren gainean euren gaitasuna erakutsi zuten, eta askotariko dantzak egin zituzten ikusleen gozamenerako. Ehunka guraso zeuden biribilean haurrak inguratzen argazkiak eta bideoak ateratzen ari ziren bitartean. Banan-banan pasatu ziren talde guztiak, eta guztiek euren egitekoak egin zituztenean, txalo zaparrada artean agurtu zituzten ikusleek. [...]

admin
Bidasoa
2012/05/02

Dantzari Txiki EgunaEgunotan euria besterik ez du bota, baina atzo goizean, behintzat, atseden hartzea erabaki zuen,  Dantzari Txiki Egunaren mesedetan. Horrenbestez, giro eguzkitsuan egin ahal izan zuten bai dantzarien desfilea eta baita emanaldia ere.

Ereintza elkarte antolatzaileak 400 dantzari gonbidatu zituen ekimenera, eta 10:30ean elkartu ziren Koldo Mitxelena plazan. Euskal Herriko txoko askotatik etorritako hamar talde bildu ziren: Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa… Talde bakoitzak bere dantzari jantzia zeraman soinean, eta kolore barietate handiz margotu zituzten herriko kaleak dantza egiten zuten bitartean.

Ezer egin aurretik, baina, indarrak hartu behar ziren, eta Koldo Mitxelena plazan bertan hamaiketakoa egin zuten. Gero, taldeka ilaran jarri, eta trikitilari eta txistularien doinuekin atera ziren Erdialdeko kaleak zeharkatzera.

Alaberga auzoraino iritsi ziren gurasoen txalo artean, eta hortik, berriro, Erdialdera jo zuten, Biteri kaletik. Xenpelar kalera iritsitakoan, geldialdia egin zuten, eta han, agurrarekin hasi eta beste zenbait dantza egin zituzten.

Hurrengo eta azken helmuga, berriz, Zumardia zen. Han zuten programatuta emanaldi nagusia. Egunotan euriagatik plastikoz tapatuta egon den oholtzaren gainean euren gaitasuna erakutsi zuten, eta askotariko dantzak egin zituzten ikusleen gozamenerako. Ehunka guraso zeuden biribilean haurrak inguratzen argazkiak eta bideoak ateratzen ari ziren bitartean. Banan-banan pasatu ziren talde guztiak, eta guztiek euren egitekoak egin zituztenean, txalo zaparrada artean agurtu zituzten ikusleek.

Bazkaria eta dantzaldia
Ekitaldi nagusiaren ondoren, erretiratu egin ziren, bazkaltzera. Ereintzak jakinarazi zuenez, haurrek herriko elkarteetan bazkaltzekoak ziren, eta antolatzaileek, berriz, Landare elkartean egin zuten otordua.

Sabela bete beharra zegoen arratsaldean ere gorputza mugitzen jarraitu ahal izateko. Izan ere, bazkaldu ondoren Modestoren eskutik dantzaldia zeukaten programatuta Zumardian.

Eta egun osoan kaleak musikaz eta dantzaz alaitu eta gero, datorren urtera arte agurtu ziren dantzari txikiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.