Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Handitan sukaldari izan nahi dut”

Jaten duguna garela diote, eta horregatik, ondo jaten txikitatik ikasi behar da. Jaten ezezik, baita janaria prestatzen ere, eta horretan aritu ziren joan den astean Errenteria-Oreretako sei ikastetxetako (Beraun Berri, Gurutzearen Alabak, Langaitz Ikastola, Koldo Mitxelena, Telleri Alde eta Orereta Ikastola) ikasleak Eskola Gastronomi Jardunaldietan. Guztira, ehun ikasle sartu dira Euskaldarrak eta Niessen elkarteetako sukaldeetan. Euskaldarrak elkartean taloak, alkoholik gabeko koktelak, eztia, txokolatea eta trufak prestatzen ikasi dute sukaldari txikiek, eta Niessen elkartean, berriz, odolkiak. Egunero-egunero ikastetxe bat pasatu da elkarteren batetik, eta azken eguna ostirala izan zen.  Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 22 ikaslek Igor Zalakain sukaldariarekin trufak prestatzen ikasi zuten. Lehenik eta behin, denboraldiko barazki eta fruta jateak eta horiek inguruko baserritarrei erosteak duen garrantziaz ohartarazi zien sukaldariak, “haurrak kontzientziatu eta konturatzeko denetik daukagula egun, baina garrantzia eman behar diogula inguruan eta garaian lurrak ematen digun horri”, azaldu du Naroa Perez Orereta Ikastolako LHko zuzendariak. Hasierako saio teorikoaren ondoren, eskuak janari tartean sartu zituzten. Zalakainek hartu zuen lanik handiena, eta gero, ikasleek apaindu zituzten trufak artoarekin, kokoarekin… Jan aurretik, platerak ongi aurkezteak zein garrantzia duen azaldu zien sukaldariak, eta jaterakoan zer hartu behar den kontuan: itxura, usaina, kontrasteak… Eta azalpenen ostean ahora. Trufa batzuk sobratu zitzaizkien, eta [...]

admin
Bidasoa
2012/05/01

Eskola Gastronomi JardunaldiakJaten duguna garela diote, eta horregatik, ondo jaten txikitatik ikasi behar da. Jaten ezezik, baita janaria prestatzen ere, eta horretan aritu ziren joan den astean Errenteria-Oreretako sei ikastetxetako (Beraun Berri, Gurutzearen Alabak, Langaitz Ikastola, Koldo Mitxelena, Telleri Alde eta Orereta Ikastola) ikasleak Eskola Gastronomi Jardunaldietan. Guztira, ehun ikasle sartu dira Euskaldarrak eta Niessen elkarteetako sukaldeetan.

Euskaldarrak elkartean taloak, alkoholik gabeko koktelak, eztia, txokolatea eta trufak prestatzen ikasi dute sukaldari txikiek, eta Niessen elkartean, berriz, odolkiak.

Egunero-egunero ikastetxe bat pasatu da elkarteren batetik, eta azken eguna ostirala izan zen.  Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 22 ikaslek Igor Zalakain sukaldariarekin trufak prestatzen ikasi zuten. Lehenik eta behin, denboraldiko barazki eta fruta jateak eta horiek inguruko baserritarrei erosteak duen garrantziaz ohartarazi zien sukaldariak, “haurrak kontzientziatu eta konturatzeko denetik daukagula egun, baina garrantzia eman behar diogula inguruan eta garaian lurrak ematen digun horri”, azaldu du Naroa Perez Orereta Ikastolako LHko zuzendariak.

Hasierako saio teorikoaren ondoren, eskuak janari tartean sartu zituzten. Zalakainek hartu zuen lanik handiena, eta gero, ikasleek apaindu zituzten trufak artoarekin, kokoarekin… Jan aurretik, platerak ongi aurkezteak zein garrantzia duen azaldu zien sukaldariak, eta jaterakoan zer hartu behar den kontuan: itxura, usaina, kontrasteak… Eta azalpenen ostean ahora. Trufa batzuk sobratu zitzaizkien, eta horiek ikastetxera eraman zituzten euren klasekideek ere probatzeko.

“Denak irribarre batekin”
Esperientzia horretatik “oso pozik” atera direla adierazi du Perezek, “denak irribarre batekin”. Horrez gain, Zalakain bera oso pertsona «gertukoa» izan zela gaineratu du, eta giro ona jarri zuela. Era berean, elkarte gastronomikoetako kideen lana nabarmendu du, bere kasuan, Euskaldarrak-ekoena, “beti laguntzeko prest izan direlako”.

Irakasleen ikuspuntutik begiratuta, “esperientzia positiboa” izan dela iritzi dio Perezek: “Ikasleek aukera izan dute sukaldari profesional batekin egoteko eta esperimentatzeko”. Era berean, beste ogibide batzuk ere badaudela ikusi dute, eta “‘handitan sukaldari izan nahi dut’” ere entzun ahal izan zaiola parte hartu duen ikasleren bati. Horrelako emaitzak ikusita, Euskaldarrak eta Niessen elkartekoak animatuta daude. Aurten hirugarrenez egin  dute ekimena, eta ikusteko dago datorren urtean ere hala egingo duten. Hirugarren aldi hau, gainera, lehena izan da Niessen elkartearentzat. Ea datorren urtean elkarte gehiago animatzen diren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.