
Jaten duguna garela diote, eta horregatik, ondo jaten txikitatik ikasi behar da. Jaten ezezik, baita janaria prestatzen ere, eta horretan aritu ziren joan den astean Errenteria-Oreretako sei ikastetxetako (Beraun Berri, Gurutzearen Alabak, Langaitz Ikastola, Koldo Mitxelena, Telleri Alde eta Orereta Ikastola) ikasleak Eskola Gastronomi Jardunaldietan. Guztira, ehun ikasle sartu dira Euskaldarrak eta Niessen elkarteetako sukaldeetan. Euskaldarrak elkartean taloak, alkoholik gabeko koktelak, eztia, txokolatea eta trufak prestatzen ikasi dute sukaldari txikiek, eta Niessen elkartean, berriz, odolkiak. Egunero-egunero ikastetxe bat pasatu da elkarteren batetik, eta azken eguna ostirala izan zen. Orereta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 22 ikaslek Igor Zalakain sukaldariarekin trufak prestatzen ikasi zuten. Lehenik eta behin, denboraldiko barazki eta fruta jateak eta horiek inguruko baserritarrei erosteak duen garrantziaz ohartarazi zien sukaldariak, “haurrak kontzientziatu eta konturatzeko denetik daukagula egun, baina garrantzia eman behar diogula inguruan eta garaian lurrak ematen digun horri”, azaldu du Naroa Perez Orereta Ikastolako LHko zuzendariak. Hasierako saio teorikoaren ondoren, eskuak janari tartean sartu zituzten. Zalakainek hartu zuen lanik handiena, eta gero, ikasleek apaindu zituzten trufak artoarekin, kokoarekin… Jan aurretik, platerak ongi aurkezteak zein garrantzia duen azaldu zien sukaldariak, eta jaterakoan zer hartu behar den kontuan: itxura, usaina, kontrasteak… Eta azalpenen ostean ahora. Trufa batzuk sobratu zitzaizkien, eta [...]

Don Boscoko elektronikako ikasle Aitor Dominguez errenteriarrak eta Ruben Morillo zarauztarrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin...

Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko parte har daiteke Madalenetako XXVIII. Kartel Lehiaketan, eta hala egin nahi duenak lanak hilaren 28a baino lehen entregatu beharko ditu udaletxeko erregistro orokorrean lanaren argazkia duen CD batekin bater...

Euskal Herriko Auzitegi Gorenak apirilaren 24ean emandako epaiaren arabera, Ertzaintzaren erabakia “apetaren” araberakoa dela onartu du. Hala, “ondorioztatu du arriskua ez datorrela guregandik, zenbait ikusleengandik baizik”, a...

Asteburuan Hondarribian Erdi Aroko V. Nazioarteko Pintxo Lehiaketa egingo dute, eta Erdi Aroko Hiri Eta Hiribilduen Sareko partaide diren hamabi hirietatik hamar hiritako sukaldariek parte hartuko dute. Gorka Irisarrik, San Nikolas kantinako sukaldariak, ordezkatuko du Hondarribia lehiaketan eta parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea da. Irisarrik, martxoan egin zuten Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan lortu zuen Hondarribia ordezkatzeko saria. «Jai eta kultur giroko asteburua antolatu dugu lehiaketaren inguruan, eta Ostalarien Elkarteak, Merkatarien Elkarteak eta Klink Elkarteak parte hartu dute zuzenean. Lehiaketa Klink elkartean egingo da eta guztiei egindako lana eskertu nahi diet», adierazi du Txomin Sagarzazuk, Kultur eta Turismo arloko zuzendariak. «Guztion artean lehen mailako lehiaketa egin dezakegu eta asteburu berezia antola dezakegu».

Dena prest dago Errenteria-Oreretan gaurko Dantzari Txiki Egunerako, eta aurten 400 dantzari bilduko dira haurren dantza festa handian. Sagardo Egunarekin ikusitakoak ikusita, zerura begira ariko dira antolatzaileak. Hala ere, gaur ez duela euri gehieg...

Jendea gora eta behera dabil, posturen batek atentzioa eman arte. Orduan geratu, artisauari galdetu, eta baten batek poltsatxoan bilduta eraman du eskulana. Inguruan, berriz, artisauak lan eta lan ari dira euren produktuak kontu handiarekin eginez. Horrela ibili dira azken hiru egunotan XXIV. Euskal Herriko Eskulangintza Azokan, eta atzo ez zen salbuespena izan. Eguerdian hamarnaka eta hamarnaka lagun ari ziren Merkatuzarreko atea zeharkatzen. Hiru egun hauetan, 3.500 lagunek egin dute mugimendu berbera, antolatzaileen arabera. Uste baino gutxiago izan direla onartu dute, batik bat euria etxetik ateratzeko oztopo izan delako. Hala ere, itxaropentsu azaldu dira, beste egun bat dutelako aurretik, gaurkoa. Atea zeharkatu bezain pronto bi kale eta 50 posturekin aurkitzen da bisitaria. Eskuinekotik hasita, seigarren postuan, gitarra egile bat dago, Gorka Urra oiartzuarra. Gaztetatik datorkio gitarrekiko zaletasuna, eta 14 urterekin oparitutako lehen gitarrarekin egin zuen lehen gauza tripak ateratzea izan zen. Halaxe hasi zen, eta Frantzian luthier batekin hainbat urtez ikasi ondoren, orain urtebete bere tailer propioa osatu zuen Pagoaldean, Oiartzunen. Hala, aurtengoa bere lehen aldia du Errenteriako Eskulangintza Azokan. Gustatu zaio, batik bat, “artisauak lanean aritzen direlako, jendeak ikus dezan nola egiten duten lan, eta ziurtatzeko beraiek eginak direla”. Jendearen arreta ere bereganatu du, eta asko zuzentzen zaizkiola dio, ea [...]

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango dute bihar herritarrek. Bi deialdi izaten dira hilabete hasieran, baina maiatzean bakarra egingo dute, biharkoa, hain zuzen: 18:30etik 20:30era egongo dira Beraungo anbulatorioa...

Hemendik aurrera Gaztaño pasealekuak izen berria izango du: Altxu kalea. Joan den osteguneko udalbatzarrean aho batez onartu zuten zinegotziek izen berria. Izena aldatzeko ideia Gaztañoko bizilagunengandik dator. Izan ere, askotan kamioilari edota po...

Egunotako euritik libratu da Dantzari Txiki Eguna, eta eguzkipean aritu dira Ereintza elkarte antolatzaileak gonbidatu dituen 400 partaideak dantzan. 10:30ean bildu dira Koldo Mitxelena plazan, eta hamaiketakoarekin indarrak hartu ostean, Erdialdeko k...

Eider Perez euskal presoa ikustera zihoazen lagunek istripua izan zutela jakinarazi du Oreretako Herrira bilguneak. Briviesca (Burgos, Espainia) inguruan zirenean, autoko gurpila bat lehertu zenean izan zuten istripua. Perezen lagunek Cordobako espetxe...

Andoni Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxea, munduko hirugarren onena aukeratu du Londresko Restaurant aldizkariak. Atzo jakinarazi zuen munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda aldizkari horrek, San Pellegrino sariak banatzeko egindako ekitaldian. Mu...

Bentako TAOa dela-eta sortu den eztabaidaren harira, Bilduk gobernu taldearen jarrera salatu du. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren ustez, udal gobernu taldeak «mendeku politiko bezala» berriz ere Bentan isunak jartzeko agindua eman dio Udaltzaingoari. Izan ere, Bilduk martxoaren 21ean egindako ohar bidezko adierazpenetan esan zuen udalak ezin zuela TAO Bentan kobratu, Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena agortuta zegoelako martxoaren 15etik: «Bildu ez dago TAO sistemaren kontra, baizik eta Hondarribiko Udalaren TAO ereduaren kontra». Hala, Bilduk salatu du udaltzainek jarritako isunetan ez duela Bentan jarri direla jartzen, Matxin Artzu kalean baizik: «Oso-oso larria iruditzen zaigu hori. Onartezina eta legez kontrakoa da». Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena bukatu zenean, Udaltzaingoak Bentako TAO kudeatzeari utzi zion, baina makinak ez zituzten desaktibatu. «Hiritarren artean aldeak sortu ziren. TAO ordaindu behar ez zela ez zekitenek ordaindu egiten zuten, eta hori zekitenek ez zuten ordaintzen». Hori salatu zuen Bilduk, eta horren harira, udal gobernuaren «mendeku horren ordaintzaileak» hiritarrak izan direla nabarmendu du, «udal gobernuak egoera horren aurrean eduki behar duen jokabidea ez baitu publikoki agertu».

Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko ekitaldi berezia egin zuten iragan ostiralean Talaia Eskolan. 1616ko apirilaren 23an hil ziren William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega, eta egun horretan bertan lurperatu zuten Miguel Cervantes. Horregatik ospatzen dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Abenturaz beteriko 29 ipuin ezberdin kontatu zituzten eta guztira, Biteri eta Bordari zentroetako 770 ikaslek bat egin zuten ekimenean.