Ze esatek taldeak kontzertua emango du etzi San Markon
San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke. Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman ez dutenek (Interneten) momentuan bertan eman beharko dute parte hartu ahal izateko (09:00etatik 10:00etara) arkupeetan bertan, 10 euroren truke. Goizeko beste protagonista Independentistak sareak antolatutako Independentziaren aldeko III. Erromeria Martxa izango da. 10:00etan irtengo da Xenpelar plazatik, eta partaideei berdez jantzita joateko deia egin diete. Sinistunek, berriz, meza izango dute Benito Ijurra apaizaren eskutik. Helduez gain, haurrek ere izango dute zer egin San Markon. Eguerdian haurrentzako eta gurasoentzako euskal olinpiadak antolatu dituzte. Udalak jakinarazi duenez, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Goizean zehar eta ekimenen ondoren ere, nahi duenak atseden hartu eta mokadutxoren bat jateko aukera izango du erromerian. Hainbat postu izango direla azaldu du antolakuntzak, “gazta eta bestelako janari eta edariak eskaintzen”. Arratsalderako nekatu ez denak oraindik baliatu ahal izango du eguna San Markon. Hala nola, musikarekin: bazkal ostean Iñaki Labaka musikariak kontzertua emango du, eta 18:00etan, berriz, Ze esatek taldeak animatuko [...]
San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke.
Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman ez dutenek (Interneten) momentuan bertan eman beharko dute parte hartu ahal izateko (09:00etatik 10:00etara) arkupeetan bertan, 10 euroren truke.
Goizeko beste protagonista Independentistak sareak antolatutako Independentziaren aldeko III. Erromeria Martxa izango da. 10:00etan irtengo da Xenpelar plazatik, eta partaideei berdez jantzita joateko deia egin diete.
Sinistunek, berriz, meza izango dute Benito Ijurra apaizaren eskutik.
Helduez gain, haurrek ere izango dute zer egin San Markon. Eguerdian haurrentzako eta gurasoentzako euskal olinpiadak antolatu dituzte. Udalak jakinarazi duenez, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude.
Goizean zehar eta ekimenen ondoren ere, nahi duenak atseden hartu eta mokadutxoren bat jateko aukera izango du erromerian. Hainbat postu izango direla azaldu du antolakuntzak, “gazta eta bestelako janari eta edariak eskaintzen”.
Arratsalderako nekatu ez denak oraindik baliatu ahal izango du eguna San Markon. Hala nola, musikarekin: bazkal ostean Iñaki Labaka musikariak kontzertua emango du, eta 18:00etan, berriz, Ze esatek taldeak animatuko ditu bazterrak.
Bitartean, haurrek txokolate jatea izango dute. Ekimen hori, Oreretako Gazte Asanbladak antolatu du, eta horrez gain, postu bat ere jarriko duela jakinarazi du. Deialdia ere egin du San Markora igotzeko, 17:00etan bilduko dira Foru plazan.
Autobusak
Oinez joan ezin duenak, autobusez igotzeko aukera ere izango du. Morrongilletatik 20 minuturo aterako da, 09:40tik 13:40ra, eta 40 minuturo 16:10tik 20:10ra. Bueltatzeko, berriz, 20 minuturo aterako da 10:00etatik 14:00etara, eta 40 minuturo 16:30etik 20:30era.