Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute etzi, Orion
Etzi, Orion, Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko dute. Proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako. Hala, Legution (Araba) egiten duten Euskadiko Txapelketarekin batera aulki mugikorrek...
Etzi, Orion, Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko dute. Proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako. Hala, Legution (Araba) egiten duten Euskadiko Txapelketarekin batera aulki mugikorreko txapelketarik garrantzitsuena izango da etzikoa. 10:15ean egingo dituzte kanporaketak, eta bukatutakoan egingo dute finala. Hondarribiko Arraun Elkarteak irabazi ditu Gipuzkoako azken lau txapelketak.

