Gernika gogoan
Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta. Ile txuridun gizon on bati entzun nion historia begitan zeuzkan malkoak eta bihotz ba...
Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta.
Ile txuridun gizon on bati
entzun nion historia
begitan zeuzkan malkoak eta
bihotz barruan zauria.
Hegazkin askok hartua zuten
Bizkaiko Gernika herria.
Beldurra genun haundia
giroa oso nahasia (bis).
Gernikan ginan soldadu danak
galduta genun irria,
ziur nengoen lurralde hartan galduko nula bizia (bis).
Sirenen hotsa oraindik daukat
gordeta oroimenean
zerutik ziran bonbak erortzen,
ta lehertzen gure artean.
Emakumeak negar batean
beren haurrak besoetan.
Sua toki guztietan
hainbat hildako kaleetan (bis).
Beldurrak jota han hasi nintzan
Gernikatik ihesian,
bizitzen ondo jarraitu arren
bihotz puxka bat han hil zan (bis).
Oiartzunen 75 urte beranduago…
Joseba Mitxelena. Tolosa.