Eguzkik hamasei alegazio aurkeztu dizkio Ulia eta Jaizkibel babesteko Planari
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Eremua zabaldu Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute. Babes neurrian handitu Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide. Zona militarra udalerriei itzultzeko eskatu du Eguzkik baita ere.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute.
Eremua zabaldu
Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute.
Babes neurrian handitu
Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide.
Zona militarra udalerriei itzultzeko eskatu du Eguzkik baita ere.


