Iñaki Zubeldia idazleak Herri Eskola bisitatu du
Lezo Herri Eskolan Literaturaren Astea ospatzen ari direla eta, Iñaki Zubeldia idazlearen bisita jaso zuten atzo goizean ikasleek. Haur literaturako liburu askoren egilea da Zubeldia (Tximu bat klinikan, Euskaldun bat Marten, Margolin…), eta literaturari buruzko galderei erantzun behar izan zien. Ia haur guztiek zuten galderaren bat egiteko gogoa, eta batek baino gehiagok errepikatu egin zituen. Zubeldiak, hala ere, pazientziaz, modu ordenatuan eta egoki erantzun zizkien galderak Gezala Auditoriumean bildutakoei. Zubeldia ez da aste honetan Herri Eskola bisitatu duen idazle bakarra izan. Herenegun Aitor Aranak hitz egin zuen ikastetxeko ikasleekin. Aste guztian zehar literaturarekin zerikusia duten jarduerak egiten ari dira eskolan.
Lezo Herri Eskolan Literaturaren Astea ospatzen ari direla eta, Iñaki Zubeldia idazlearen bisita jaso zuten atzo goizean ikasleek. Haur literaturako liburu askoren egilea da Zubeldia (Tximu bat klinikan, Euskaldun bat Marten, Margolin…), eta literaturari buruzko galderei erantzun behar izan zien.
Ia haur guztiek zuten galderaren bat egiteko gogoa, eta batek baino gehiagok errepikatu egin zituen. Zubeldiak, hala ere, pazientziaz, modu ordenatuan eta egoki erantzun zizkien galderak Gezala Auditoriumean bildutakoei.
Zubeldia ez da aste honetan Herri Eskola bisitatu duen idazle bakarra izan. Herenegun Aitor Aranak hitz egin zuen ikastetxeko ikasleekin.
Aste guztian zehar literaturarekin zerikusia duten jarduerak egiten ari dira eskolan.