Hemeretzi artisau berri izango dira Eskulangintza Azokan, etzitik asteartera
Eskulangintza Azoka indar betean dator, eta aurten inoiz azokan izan ez diren hemeretzi artisauk parte hartuko dute. Guztira, baina, 50 izango dira 34. ekitaldian izango diren artisauak, gehienak gipuzkoarrak. Inoiz baino egun gehiago izango dituzte eurek egindako produktuak erakutsi eta saltzeko, zubia dela eta, lau egun izango baitituzte aurretik: etzitik asteartera. Etzi arratsaldez bakarrik bisitatu ahal izango da, baina gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez honako ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Urtero gai berezi bat lantzen dute azokan, eta aurtengoa eltzegintza eta zeramika da. Hala, arlo horretan lan egiten duten hamar artisauk parte hartuko dute, eta kanpoan, berriz, karpa bat jarriko dute; bertan, Eltzegintza Maratoia egingo dute. Ereintza elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, ahalegin berezia egin dute askotariko tokietako zeramikagileak ekartzeko, “izan ere, teknika eta forma barietatea oso handia da”. Honakoak izango dira hamar partaideak: Huerva tailerreko Javier Fanlo eta Montse Mazas, Gerardo Pescador, Torrado eltzegintza, Lorea Lasa, Baob@ tailerreko Edyluz Torres, Karine Duhalde, Bruno Hurault, Alfacer tallerra, Imanol Aranburu eta Arketipo zeramika. Beste artisau batzuk ere nabarmendu ditu antolakuntzak: Joseba Burusko eskultorea, Gorka Urra musika tresnagilea, Richard Santana pieza bitxien egilea eta Mayte Domingos ehunak erabiltzen dituen artisaua. Horrez gain, 60 euroko zazpi erosketa txartel zozkatuko dituzte azokan zehar. [...]
Eskulangintza Azoka indar betean dator, eta aurten inoiz azokan izan ez diren hemeretzi artisauk parte hartuko dute. Guztira, baina, 50 izango dira 34. ekitaldian izango diren artisauak, gehienak gipuzkoarrak. Inoiz baino egun gehiago izango dituzte eurek egindako produktuak erakutsi eta saltzeko, zubia dela eta, lau egun izango baitituzte aurretik: etzitik asteartera.
Etzi arratsaldez bakarrik bisitatu ahal izango da, baina gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez honako ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Urtero gai berezi bat lantzen dute azokan, eta aurtengoa eltzegintza eta zeramika da. Hala, arlo horretan lan egiten duten hamar artisauk parte hartuko dute, eta kanpoan, berriz, karpa bat jarriko dute; bertan, Eltzegintza Maratoia egingo dute. Ereintza elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, ahalegin berezia egin dute askotariko tokietako zeramikagileak ekartzeko, “izan ere, teknika eta forma barietatea oso handia da”.
Honakoak izango dira hamar partaideak: Huerva tailerreko Javier Fanlo eta Montse Mazas, Gerardo Pescador, Torrado eltzegintza, Lorea Lasa, Baob@ tailerreko Edyluz Torres, Karine Duhalde, Bruno Hurault, Alfacer tallerra, Imanol Aranburu eta Arketipo zeramika.
Beste artisau batzuk ere nabarmendu ditu antolakuntzak: Joseba Burusko eskultorea, Gorka Urra musika tresnagilea, Richard Santana pieza bitxien egilea eta Mayte Domingos ehunak erabiltzen dituen artisaua.
Horrez gain, 60 euroko zazpi erosketa txartel zozkatuko dituzte azokan zehar. Horiek bertan saltzen diren artisau produktuetan gastatu beharko dira.
Osagai guzti horiekin herritarrak azokatik pasatu eta artisau produktuak erostera animatu nahi ditu Ereintzak: 8.000 lagun inguruk bisitatzea espero du Euskal Herriko artisau azoka garrantzitsuenetakoa.