Etzi izango da, 16:30etik aurrera, plazan. «Ohartzea nahi dugu dirurik gabe ere gauzak lor daitezkeela»
Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane : Gazte Foruko kideak. Merkatruke azoka antolatu dute lehen aldiz. Etzi izango da, 16:30etik aurrera, plazan. Gazte Foruak lehendabiziko aldiz Merkatruke azoka antolatu du. Atzo arte, dirurik gabeko truke azoka horretan aldatzeko materiala bildu zuten Gazte Informazio Bulegoan, baina egunean bertan ere eraman daitezke trukatzeko objektuak azokara (etzi). Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane Gazte Foruko kideek azaldu dute zertan datzan truke azokak. Zergatik erabaki duzue Merkatruke azoka antolatzea? Nahi genuen jendea konturatzea dirua ez dela mundu honetan balio duen gauza bakarra, dirurik gabe ere lor daitezkeela gauzak. Gabonetan bigarren eskuko azoka egiten dugu, baina dirua erabiltzen dugu hor. Beste azoka mota bat egin nahi genuen. Zer trukatu daiteke? Eta nork? Liburuak, gailu elektronikoak, arropa, jostailuak… edozer gauza, etxean soberan duguna. Edonork har dezake parte merkatruke azokan, objektuak trukatuz. Nola funtzionatuko du Merkatruke azokak? Mahaiak jarriko ditugu eta gu egongo gara hor. Behar ez diren objektuak Gazte Informazio Bulegora eraman zitezkeen lehenengo. Han, bertako informatzaileak koloretako txartel bat eman die eraman dituztenei. Kolorearen arabera, mahai bateko edo besteko objektu bat hartu ahal izango dute. Txartel urdina mahai urdineko objektu batengatik trukatu ahal izango dute. [...]
Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane : Gazte Foruko kideak.
Merkatruke azoka antolatu dute lehen aldiz. Etzi izango da, 16:30etik aurrera, plazan.
Gazte Foruak lehendabiziko aldiz Merkatruke azoka antolatu du. Atzo arte, dirurik gabeko truke azoka horretan aldatzeko materiala bildu zuten Gazte Informazio Bulegoan, baina egunean bertan ere eraman daitezke trukatzeko objektuak azokara (etzi). Aritz, Unai, Goiatz, Aitzuri, Ane, Markel, Oier, Josune, Endika eta Nekane Gazte Foruko kideek azaldu dute zertan datzan truke azokak.
Zergatik erabaki duzue Merkatruke azoka antolatzea?
Nahi genuen jendea konturatzea dirua ez dela mundu honetan balio duen gauza bakarra, dirurik gabe ere lor daitezkeela gauzak. Gabonetan bigarren eskuko azoka egiten dugu, baina dirua erabiltzen dugu hor. Beste azoka mota bat egin nahi genuen.
Zer trukatu daiteke? Eta nork?
Liburuak, gailu elektronikoak, arropa, jostailuak… edozer gauza, etxean soberan duguna. Edonork har dezake parte merkatruke azokan, objektuak trukatuz.
Nola funtzionatuko du Merkatruke azokak?
Mahaiak jarriko ditugu eta gu egongo gara hor. Behar ez diren objektuak Gazte Informazio Bulegora eraman zitezkeen lehenengo. Han, bertako informatzaileak koloretako txartel bat eman die eraman dituztenei. Kolorearen arabera, mahai bateko edo besteko objektu bat hartu ahal izango dute. Txartel urdina mahai urdineko objektu batengatik trukatu ahal izango dute. Egunean bertan ere eraman daitezke trukatzeko objektuak. Azokan sobratzen diren gauzak beharra dutenen artean banatzeaz ere arduratuko gara: Gizarte Zerbitzuen bitartez, Caritas edo Emausen bitartez, arropa birziklatzeko ontzien bitartez …
Zuek ba al duzue ohituratik truke edo bigarren eskuko azoketara joateko?
Bigarren eskuko gauzak erosteko ohitura pixka bat badugu, baina trukerako ez. Diruarekin funtzionatzen dugu.
Zergatik animatuko zenituzkete oiartzuarrak trukean aritzera?
Haurrentzako eta gaztetxoentzako oso interesgarria da azoka hau, dirurik gabe jostailu berriak eskura ditzaketelako. Beste tokietan, Ipar Euskal Herrian adibidez, badago trukerako ohitura. Baina guk ez dugu ohiturarik. Aurten ongi ateratzen bada, balio izango du ohitura hartzeko eta azoka mota hau indartzeko.