Eskubide guztien alde egitera deitu du Eleak-ek
Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu “eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera”. Horretarako, etzi, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak, baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera ere. Donostiako ekimenean 1.200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta, berriz, ekitaldia egingo dute. Hainbat herritarren babesarekin herenegun egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak-eko kideek, eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela gogorarazi zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabeteetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasatu beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Errenteria-Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzear daude, eta 150 lagunetik gora ezin dute kargu publikoa izan”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua herenegun egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak eta atxiloketak ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekin”. Horrenbestez, herritarren eskubide [...]
Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu “eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera”. Horretarako, etzi, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak, baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera ere. Donostiako ekimenean 1.200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta, berriz, ekitaldia egingo dute.
Hainbat herritarren babesarekin herenegun egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak-eko kideek, eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela gogorarazi zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabeteetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasatu beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideak.
150 lagunetik gora
Errenteria-Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzear daude, eta 150 lagunetik gora ezin dute kargu publikoa izan”.
Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua herenegun egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak eta atxiloketak ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekin”. Horrenbestez, herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko galdegin zuen Eleak-ek, “era horretara soilik eraiki ahal izango baita denok helburu dugun jendarte bidezkoago hori”.