Ainara Maya: ‘Gernika, ilunabar literarioa’
Zerua urdin dago eguzkia dirdiraka eta gu plazara atera ortzadarra ikusteko. Zerua urdin dago gaur baina koloretako ortzadarrik ez guri irribarretsu. Zerua urdin dago igande eguzkitsu honetan negar tanta batek irrist egin dit masailean behera, baina ez...
Zerua urdin dago
eguzkia dirdiraka
eta gu plazara atera
ortzadarra ikusteko.
Zerua urdin dago gaur
baina koloretako ortzadarrik ez guri irribarretsu.
Zerua urdin dago
igande eguzkitsu honetan
negar tanta batek irrist egin dit masailean behera,
baina ez dakit zergatik
biharamunaren iragarle, agian?
Zerua urdin argiz jantzi da gaur,
baina gautuko
ilunduko du,
eta biharamuneko euriak
seguru etzi
ortzadarra marraztuko duela
zeru grisean.
Hitz batzuk hiztegietan daude, baina ez dira ia bilatzen,
maite ditugu.
Egun batzuk urteetan daude, baina ez dira ia antzematen,
oroitzen ditugu.