40 lagun inguruk hartu dute parte klake ikastaroan
Metal hotseko dantza urratsak izan ziren nagusi lehengo asteburuan Oroitzene euskaltegiaren egoitzan. Izan ere, Tip Tap Clap elkarteak klake ikastaroa antolatu zuen, ostiraletik igandera. Elkartearen arduradun Celine Urzaizek balantze positiboa egin du ikastaroaren gainean. Izan ere, 40 bat lagun inguruk eman zuten izena, lau mailak kontuan hartuta. Ruben Sanchez dantzari kataluniarra izan zen masterclass-a emateaz arduratu zena. Larunbat gauean, berriz, Donostiako Altxerri tabernan jam sessiona egin zuten Urzaizek zein Sanchezek, VO Trio taldeko musikariekin batera. Klake zapatak musika instrumentu bezala erabili zituzten bertan, eta emanaldiaren bukaeran ikasleekin prestatutako dantza bat egin zuten oholtzan.
Metal hotseko dantza urratsak izan ziren nagusi lehengo asteburuan Oroitzene euskaltegiaren egoitzan. Izan ere, Tip Tap Clap elkarteak klake ikastaroa antolatu zuen, ostiraletik igandera.
Elkartearen arduradun Celine Urzaizek balantze positiboa egin du ikastaroaren gainean. Izan ere, 40 bat lagun inguruk eman zuten izena, lau mailak kontuan hartuta. Ruben Sanchez dantzari kataluniarra izan zen masterclass-a emateaz arduratu zena.
Larunbat gauean, berriz, Donostiako Altxerri tabernan jam sessiona egin zuten Urzaizek zein Sanchezek, VO Trio taldeko musikariekin batera. Klake zapatak musika instrumentu bezala erabili zituzten bertan, eta emanaldiaren bukaeran ikasleekin prestatutako dantza bat egin zuten oholtzan.