Mousa Abu Marya palestinarraren hitzaldia, gaur, Xenpelar Etxean
Oarsoaldeko Askapenak hitzaldia antolatu du gaurko, Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren harira. Preso politikoak munduan izenburupean, Mousa Abu Mayra preso ohi palestinarra, Palestinak egun bizi duen egoeraz mintzatuko da Xenpelar Etxean 19:30etik a...
Oarsoaldeko Askapenak hitzaldia antolatu du gaurko, Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren harira. Preso politikoak munduan izenburupean, Mousa Abu Mayra preso ohi palestinarra, Palestinak egun bizi duen egoeraz mintzatuko da Xenpelar Etxean 19:30etik aurrera emango duen hitzaldian.
Film laburra hitzaldia aurretik
Mousa Israelgo koloniez inguratuta dagoen Beit Ommar nekazal herrian bizi da, eta Askapenako kideek azaldu dutenez, “behin baino gehiagotan atxilotu izan dute Israelgo soldaduek, herria aurrera ateratzeko egiten duen lanagatik. Izan ere, Beit Ommarren arazo handiak dituzte eguneroko bizitza normaltasunez egin ahal izateko”.
Hitzaldia hasi baino lehen Palestine. For the resistance film laburra emango dute antolatzaileek: “Mousaren hitzak testuinguruari lotzea da helburua”.
Palestinako gaur egungo egoera “lehenengo eskutik” ezagutzeko “aukera paregabea” izango dela eta, herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.
Azken ostiralarekin bat egin
Oarsoaldeko Askapenak, bestalde, etzi egingo den presoen aldeko azken ostiraleko karteladarekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.