Eskubide zibil eta politikoen aldeko harresia eraikitzera deitu du Eleak-ek
Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera. Horretarako, etzidamu 11:30etan hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak eta baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Larunbateko Donostiako ekimenean, 1200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta berriz, ekitaldia egingo du Eleak-ek. Atzo arratsaldean hainbat herritarren babesarekin egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak mugimenduko kideek eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela nabarmendu zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabetetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasa beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar, Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzeko zorian daude eta 150 lagunetik gora kargu publiko izateko eskubiderik gabe daude”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua atzo egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak, atxiloketak, ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den [...]
Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera. Horretarako, etzidamu 11:30etan hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak eta baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Larunbateko Donostiako ekimenean, 1200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta berriz, ekitaldia egingo du Eleak-ek.
Atzo arratsaldean hainbat herritarren babesarekin egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak mugimenduko kideek eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela nabarmendu zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabetetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasa beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar, Eleak-eko kideak.
150 lagunetik gora
Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzeko zorian daude eta 150 lagunetik gora kargu publiko izateko eskubiderik gabe daude”.
Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua atzo egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak, atxiloketak, ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekin”. Horrenbestez, herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko galdegin du Eleak-ek, “era horretara soilik eraiki ahal izango baita denok helburu dugun jendarte bidezkoago hori”.

