Alarde Parekideak Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du
Atzo arratsean egin zuten 2012ko Emakunde Gaua Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen Irungo Alarde Parekideak, Hondarribiko Jaizkibel konpainiarekin batera. 19:30ean hasi zen Emakumearen Euskal Institutoaren jaia; lehenago Bulebarretik Kursaalera doan bidea egin zuten Irun eta Hondarribitik joandako hamarnaka lagunek, desfilatzen. Donostiarrek txalo artean jaso zituzten. Kursaalean bidasotar ugari zituzten zain, baita hainbat erakundeetako ordezkariak. Han ziren, besteak beste, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburua, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Larraitz Ugarte Foru Aldundiko eleduna, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Irun eta Hondarribitik ez zen zen udal gobernuetako ordezkaririk egon, baina bai bi hirietako zenbait ordezkari, hala nola, Marilena Castillo Bilduko zinegotzia, Hondarribitik, eta Jose Enrique Corchon Irungo EAJren hautetsia eta Silvestre Balerdi Aralarreko ordezkaria, Irundik. Ekitaldia hasi zenerako harmailak leporaino zeuden. Emakundeko zuzendaria izan zen sari banaketako lehen hizlaria. Maria Silvestrek atzo saritutako bi taldeen kontra aritzen direnei zuzendu zitzaien: “Tradizioen aurka ez gaude gu, baina alda daitezke. Eta onerako da aldaketa”. Berak dei egin zien Alarde Parekideko eta Jaizkibel konpainiako ordezkariei, taulara igotzeko. Erakundeei babes eskaera Txaro Arribas irundarra eta Anabel Salinas hondarribiarra igo ziren saria jasotzera, bi kuberoekin batera, [...]
Atzo arratsean egin zuten 2012ko Emakunde Gaua Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen Irungo Alarde Parekideak, Hondarribiko Jaizkibel konpainiarekin batera. 19:30ean hasi zen Emakumearen Euskal Institutoaren jaia; lehenago Bulebarretik Kursaalera doan bidea egin zuten Irun eta Hondarribitik joandako hamarnaka lagunek, desfilatzen. Donostiarrek txalo artean jaso zituzten.
Kursaalean bidasotar ugari zituzten zain, baita hainbat erakundeetako ordezkariak. Han ziren, besteak beste, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburua, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Larraitz Ugarte Foru Aldundiko eleduna, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea.
Irun eta Hondarribitik ez zen zen udal gobernuetako ordezkaririk egon, baina bai bi hirietako zenbait ordezkari, hala nola, Marilena Castillo Bilduko zinegotzia, Hondarribitik, eta Jose Enrique Corchon Irungo EAJren hautetsia eta Silvestre Balerdi Aralarreko ordezkaria, Irundik.
Ekitaldia hasi zenerako harmailak leporaino zeuden. Emakundeko zuzendaria izan zen sari banaketako lehen hizlaria. Maria Silvestrek atzo saritutako bi taldeen kontra aritzen direnei zuzendu zitzaien: “Tradizioen aurka ez gaude gu, baina alda daitezke. Eta onerako da aldaketa”. Berak dei egin zien Alarde Parekideko eta Jaizkibel konpainiako ordezkariei, taulara igotzeko.
Erakundeei babes eskaera
Txaro Arribas irundarra eta Anabel Salinas hondarribiarra igo ziren saria jasotzera, bi kuberoekin batera, neska bat eta mutiko bat. Salinasek Emakunderi eskerrak eman zizkion, eta erakunde guztien babesa eskatu zuen. “Laguntza behar dugu, neska eta mutiko hauek berdintasunez parte hartu ahal izan dezaten alardean”, esan zuen.
Txaro Arribas irundarrak “hamasei urteetako borroka” izan dela gogoratu zuen: «Ausartak ginen, gazteak, eta ez genekien zer-nolako indarra genuen gure aurka. Ikusi dugu ez dela aski legea alde izatea». Hartara, Emakunderi eskerrak eman zizkion: «Badakigu ez dela erraza eta erosoa izan guri saria ematea».



