Uholdeen kalteei aurre egiteko diru laguntzak eskatzeko proposamena gaurko plenoan
Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute gaur arratsaldeko udalbatzarrean zinegotziek. 18:30ean hasik...
Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute gaur arratsaldeko udalbatzarrean zinegotziek. 18:30ean hasiko da ohiko osoko bilkura.
Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak irakaskuntzaren kalitatearen gainean aurkeztutako mozioa ere eztabaidatuko dute, Espainiako Gobernuak hezkuntzan iragarritako murrizketen harira.
Protagonista bat ere izango du gaurko plenoak, Isaac Palencia Caballeroren lehenengoa izango baita, Juan Carlos Merinoren lekukoa hartuko du.
Beste bi puntu ere izango dituzte; izan ere, alkatetzak Espainiako France Telecom eta Telefonica Moviles tartekaturiko errekurtsoan udala agertzea onartzea proposatuko du.
Azkenik, Gaztaño pasealekuari izena aldatu eta Altxu kalea izena jarri ala ez erabakiko dute.

