PSE-EEk gardentasun eza egotzi dio gobernu taldeari
Arrokandietako udal aterpeko eta Trintxerpeko Kirol Instalazioetako kudeatzaileei kontratua luzatu dietelako kexu da PSE-EE. Hitzarmena bukatu berri zaie aipatu bi instalazioetako kudeatzaileei, eta udalak hitzarmenak lehiaketara atera ordez, kontratuak bi urtez luzatzea erabaki du Erabaia, ordea, ez da PSE-EEren gustukoa izan, haien iritzi gaia udalbatzarrera eraman behar zelako. Esan dutenez, PSE-EEk gaiaren gainean galdetu du hainbatetan azken hilabetetan, baina, salatu dutenez gobernu taldearen erantzuna jaso gabe. “Ez dezatela gero hitz egin gardentasunaz eta parte hartzeaz”, gaineratu dute.