Plenoa ostegunean da
Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindak...
Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute.
Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak irakaskuntzaren kalitatearen gainean aurkeztutako mozioa ere eztabaidatuko dute, Espainiako Gobernuak hezkuntzan iragarritako murrizketen harira.
Protagonista bat ere izango du osteguneko plenoak, Isaac Palencia Caballeroren lehenengoa izango baita, Juan Carlos Merinoren lekukoa hartuko du.
Beste bi puntu ere izango dituzte; izan ere, alkatetzak Espainiako France Telecom eta Telefonica Moviles tartekaturiko errekurtsoan udala agertzea onartzea proposatuko du.
Azkenik, Gaztaño pasealekuari izena aldatu eta Altxu kalea izena jarri ala ez erabakiko dute.