
Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak garaipena lortu zuen joan den larunbatean Usurbilen Pinturas Gorka Makax taldearen kontra jokatutako partidan. Gol bakarreko aldeagatik nagusitu ziren: 2-3. Sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, 28 punturekin.

Allerru saskibaloi taldeak garaipen ona lortu zuen joan den ostiralean Bekoerrotako kantxan. Izan ere, Astigarraga Kirol Elkarteari 61-59 irabazi zieten berdeek. Talde indartsua da kanpokoa, sailkapeneko bigarren postuan baitaude astigarragatarrak. Ham...

Hondarribiko X. Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren barruan Real Duo bikote italiarrak kontzertua eskainiko du heldu den igande eguerdian, hilaren 29an, Amaia Kultur Zentroan. Luciano Damiani (mandolina) eta Michele Libraro (gitarra) osatzen dute Real Duo....

Aste honetan zineforum saio berria bat antolatuko du Kabigorri Ateneoak igande arratsaldean. Oraingoan hautatutako gaia ongizate komuna izango da. Hurrenez hurren, Simiocracia eta El bien común y la vida sostenible (Ongizate komuna eta bizitza iraunko...

Asteburuan Euskadiko Duatloi Txapelketa jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia), eta Alex Agirretxe atleta errenteriarra izan da irabazlea. Azkeneko txanpan lortu zuen lehen postua, eta bakarrik iritsi zen helmugara. Agirretxe duatloi eta Ironman txapelketetan aritutakoa da. 2010ean ere Euskadiko Txapeldun izan zen, eta duela urtebete Tarragonako Ironman txapelketa irabazi zuen.

Bihar San Marko Eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu, hiriko zenbait eragilerekin elkarlanean. Egunaren harira hausnarketa egin du Txomin Sagarzazu Gazteria zinegotziak: «Opila Eguna familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da, eta nerabeentzako ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da». Hala, gazteen helburua egun ona pasatzea eta lagunekin gozatzea dela uste du, eta udalaren ardura «jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak» aurreikustea dela. Jarduera osasuntsu horiek bideratzeko, eta edari alkoholdunen kontsumo «neurrigabea edo goiztiarra» ekiditeko, Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, Maite Pelaez Prebentzio zinegotziaren arabera, «alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoeta egiteko asmoz». Lan horren barruan alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko kontsumoari buruzko hausnarketa bultzatu dute, erabaki arduratsuak hartzeko informazioa eman dute, eta gehiegizko kontsumoaren ondorioak aurreikusi dituzte, besteak beste. Aldi berean, gurasoei gutun bat bidali diete horien guztien berri emateko, eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren zereginen berri eman diete, «gurasoek ere orientazioa edo aholkularitza izan dezaten». Merkatariak eta udaltzainak Merkatariei ere informazio gutunak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzea debekatuta dagoela gogorarazteko. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekin dio aurreko egunetan, eta bihar bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta zaintza lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA [...]

Hamarnaka herritarrek egin zioten harrera Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean. Abokatu oreretarrak preso egon den bitartean jasotako elkartasuna eskertu zuen, eta euskal preso eta iheslariak etxeratzeko lanean jarraitzeko deia luz...

Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute gaur arratsaldeko udalbatzarrean zinegotziek. 18:30ean hasik...

Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak antolatuta, ostiralean , 20:00etatik aurrera, Gora Rocka spinning master class emango dute Galtzarabordako kiroldegian, spinning aretoan. Kirola egiteaz gain, beraz, “rockaren historiako talderik onenei eta ab...

Zinema Paradisok The Artist filma hautatu du udaberriko zikloa ixteko. Ostiralean izango da, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko lekuetan, 4.60 euroko prezioan. Aurtengo Oscar sarietan bost ikur irabazi zituen The Artist filmak, bostak atal garrantzitsuetan: film onena, zuzendaria, aktorea (Jean Dujardin), soinu banda eta jantziak). Gainera, hiru Urrezko Globo, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria, eta beste hainbat sari ere iarabazi ditu. Film mutua eta zuribeltzezkoa da, zine kritikari gehienentzat “liluragarria”, eta publikoaren aldertik erantzun oso ona izan duena. Sinopsia: Hollywood, 1927. George Valentin zine mutuko izar handi bat da; dena oso ondo doakio bizitzan. Baina soinudun zinema iritsi zenean, bere karrerak ahanzturan galdua geratzeko arriskua du. Bestalde, Peppy Miller antzezle gaztea, Valentinen ondoan estra modura hasia, soinudun zinearen izar bilakatzen da.

Iazko irailetik ez dago TAOko langilerik hirian. Portuan eta Alde Zaharrean urte osorako kontrola jarri zutenetik, Udaltzaingoa da hori egiteko ardura duena. «Udaltzain gehiago kontratatu ditugu, adibidez, Portuko obran koordinaketa lanak egiteko», azaldu du Juan Maria Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. Hala, «udaltzainak Bentan berriz ere isunak jartzen» hasi direla esan du Bilduk. Udaltzaingoak TAOko langileak hartzen ditu Aste Santutik irailera arte, baina aurten uda sasoirako soilik hartuko ditu. «Lehiaketa egiteko asmoa dugu. Ekainetik abuztua bukaera arte lan egingo dute. Hala ere, zain gaude Jaurlaritzatik zer esango diguten, jakin behar baitugu zein gune kontrolatuko dituen Jaurlaritzak, eta zein udalak», adierazi du Altunak. Radar finkoak Iragan astean, bizilagunen kexak jaso ondoren, radar finkoak jarri zituen udalak autoek abiadura handia hartzen duten tokietan: Labrederren, Txiplaun eta Amuten. «Datorren astean, CEMetik (Espainiako Meteorologia Zentroa) etorriko dira homologazioa ematera, eta gero hasiko dira martxan. Asmoa abiadurak jaistea, arauak errespetatea eta segurtasuna hobetzea da», argitu du Zerbitzuetako zinegotziak. Zirkulazio aldaketak Hondarribiko auzoetan egiten ari diren lanek, zirkulazio aldaketak eragin dituzte hiriko hainbat puntutan. Horien gaineko balorazioa egin du udalak Hitza-k hala eskatuta: «Oro har, herritarrek ondo hartu dituzte aldaketak. Etxean bertan aparkatzeko edo bertara hurbiltzeko ohitura duenak beti ditu kexak zirkularioan aldaketak egiten direnean, eta hori ezin [...]