Luzatze ariketa tailerra antolatu dute
Ostiralean, spinningeko master class-az gain, luzatze ariketa tailerra ere izango da, Fanderiako Udal Kiroldegiko jarduera aretoan, 18:00etatik aurrera. Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailer horretan ...
Ostiralean, spinningeko master class-az gain, luzatze ariketa tailerra ere izango da, Fanderiako Udal Kiroldegiko jarduera aretoan, 18:00etatik aurrera. Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailer horretan luzatze ariketen onurak eta nola egin behar diren azalduko dute.
Parte hartzeko aurretik izena eman behar da, tailerraren egunera arte Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietako harreretan. Abonatuentzako doan izango da. Antolatzaileek gogorarazi dute gehienez hamabost lagunentzako tokia izango dela.