Euskadiko Batel Txapelketan, Hibaikak hiru bandera eta San Juanek bat
Arrosen mutilen Senior Mailako batelak ehunen gutxigatik gainditu ditu Kaiku eta Urdaibai Euskadiko Batel Txapelketan Oarsoaldeko ontziek berretsi egin dute sasoia hasi zenetik erakutsi dutena: nagusitasuna. Gipuzkoako Txapelketan beharbada ez zituzten nahi adina txapela lortu, baina asteburuan Legution (Araba) egindako lehian garbi erakutsi zuten harrobi lan ona egiten ari direla talde horiek. Horren erakusle da Hibaikak hiru txapel lortu zituela, eta San Juanek bat. Larunbatean jokatu zituzten sailkapen estropadak, eta herenegun izan ziren finalak. Errenteria-Oreretako arraun elkarteak nesken Haur-Kadete Mailan, emakumeen Senior Mailan, eta mutilen Kadete Mailan lortu zituen txapelak. Gizonen seniorretan San Juan izan zen onena. Ehunenek, gainera, berebiziko garrantzia izan zuten herenegungo finaletan. Nesken Haur-Kadete Mailan, esaterako, Hibaika Orio baino 72 ehunen lehenago iritsi zen helmugara. Gizonen seniorretan askoz estuago gelditu zen sailkapen nagusia: San Juan irabazletik 40 ehunenera iritsi zen Kaiku, eta 82ra Urdaibai. Beraz, traineruetan dena irabaztera deituta dauden bi taldeen aurretik gelditu ziren arrosak. Batelen sasoia bukatzeko Espainiako Txapelketa izango dute jokoan hilaren 28an eta 29an eskualdeko batelek, Pontevedrako (Galizia) Moaña herrian.
Arrosen mutilen Senior Mailako batelak ehunen gutxigatik gainditu ditu Kaiku eta Urdaibai
Euskadiko Batel Txapelketan Oarsoaldeko ontziek berretsi egin dute sasoia hasi zenetik erakutsi dutena: nagusitasuna. Gipuzkoako Txapelketan beharbada ez zituzten nahi adina txapela lortu, baina asteburuan Legution (Araba) egindako lehian garbi erakutsi zuten harrobi lan ona egiten ari direla talde horiek. Horren erakusle da Hibaikak hiru txapel lortu zituela, eta San Juanek bat. Larunbatean jokatu zituzten sailkapen estropadak, eta herenegun izan ziren finalak.
Errenteria-Oreretako arraun elkarteak nesken Haur-Kadete Mailan, emakumeen Senior Mailan, eta mutilen Kadete Mailan lortu zituen txapelak. Gizonen seniorretan San Juan izan zen onena.
Ehunenek, gainera, berebiziko garrantzia izan zuten herenegungo finaletan. Nesken Haur-Kadete Mailan, esaterako, Hibaika Orio baino 72 ehunen lehenago iritsi zen helmugara. Gizonen seniorretan askoz estuago gelditu zen sailkapen nagusia: San Juan irabazletik 40 ehunenera iritsi zen Kaiku, eta 82ra Urdaibai. Beraz, traineruetan dena irabaztera deituta dauden bi taldeen aurretik gelditu ziren arrosak.
Batelen sasoia bukatzeko Espainiako Txapelketa izango dute jokoan hilaren 28an eta 29an eskualdeko batelek, Pontevedrako (Galizia) Moaña herrian.