Bihar zortzi irekiko dute Haur Eskola berrian izena emateko epea
Karmengo Amaren Haur Eskola berriak0 eta 2 urte arteko haurrentzako 42 plaza eskainiko ditu Maiatzaren 2an zabalduko dute izena emateko epea Trintxerpeko Haur Eskola berrian. Karmengo Ama ikastetxean dago, eta 42 plaza ditu, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurrentzat; hamasei plaza 0-1 urteko haurrentzat, zortzi plazako bi unitatetan banatuta; eta beste 26 plaza, hamahiru plazako bi unitatetan banatuta. D eredukoa da eta zerbitzua Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du. Zerbitzuaren helburu nagusia da hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz. Era berean, inguruko bizilagunek familia eta bizitza, nahiz lana eta bizitza uztartzeko duten beharrari erantzun nahi dio.
Karmengo Amaren Haur Eskola berriak0 eta 2 urte arteko haurrentzako 42 plaza eskainiko ditu
Maiatzaren 2an zabalduko dute izena emateko epea Trintxerpeko Haur Eskola berrian. Karmengo Ama ikastetxean dago, eta 42 plaza ditu, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurrentzat; hamasei plaza 0-1 urteko haurrentzat, zortzi plazako bi unitatetan banatuta; eta beste 26 plaza, hamahiru plazako bi unitatetan banatuta. D eredukoa da eta zerbitzua Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du.
Zerbitzuaren helburu nagusia da hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz.
Era berean, inguruko bizilagunek familia eta bizitza, nahiz lana eta bizitza uztartzeko duten beharrari erantzun nahi dio.