Artista txikiak, handian
Artista txikiak bildu ziren herenegun Merkatuzarren, eta txikiak izan arren, lan erraldoia egin zuten: ia bi metroko sei artista liburu, hain zuzen. Margoak, aldizkariak, artaziak, oihalak eta beste hainbat material hartu eta euren sormena noraino heltzen den erakutsi zuten. Antolatzaileen arabera, ia 200 haur pasatu ziren Merkatuzarretik goiz osoan zehar. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute, atzoko Liburuaren Eguna aitzakiatzat hartuta. Azken enpresako kide Leire Maziziorrek azaldu duenez, pozik geratu dira esperientziarekin. Izan ere, haurrek emandako erantzuna ona izan da, eta gurasoek ere lagundu zuten, batik bat liburu erraldoi horiek koadernatzeko garaian. Haurrek era guztietako lanak egin zituzten. Gehienek marrazki, collage eta antzekoetara jo zuten, batik bat, Lehen Hezkuntzakoek. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, testua gehiago landu zutela jakinarazi du Maziziorrek: “Aurretik ikastetxean landutako poemak, esaterako”. Izan ere, herriko hiru ikastetxek egin dute bat ekimenarekin: Langaitzek, Cristobal Gamonek eta Koldo Mitxelenak. Bakoitzak liburu bat eraman du bueltan ikastetxera; izan ere, ez zien denbora eman 11 orri bikoitzak betetzeko. Seigarren liburua, berriz, gainontzeko haurrek egin zuten. Orain liburu erraldoiaren egun hori gurasoekin baloratzea falta zaie antolatzaileei, eta datozen egunetan egingo dute: “Eurei zer iruditu zaien ikusi, zer bota duten faltan…”. Behin hori kontrastatuta, datorren urtean berriro egin ala ez erabakiko [...]
Artista txikiak bildu ziren herenegun Merkatuzarren, eta txikiak izan arren, lan erraldoia egin zuten: ia bi metroko sei artista liburu, hain zuzen. Margoak, aldizkariak, artaziak, oihalak eta beste hainbat material hartu eta euren sormena noraino heltzen den erakutsi zuten. Antolatzaileen arabera, ia 200 haur pasatu ziren Merkatuzarretik goiz osoan zehar.
Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute, atzoko Liburuaren Eguna aitzakiatzat hartuta. Azken enpresako kide Leire Maziziorrek azaldu duenez, pozik geratu dira esperientziarekin. Izan ere, haurrek emandako erantzuna ona izan da, eta gurasoek ere lagundu zuten, batik bat liburu erraldoi horiek koadernatzeko garaian.
Haurrek era guztietako lanak egin zituzten. Gehienek marrazki, collage eta antzekoetara jo zuten, batik bat, Lehen Hezkuntzakoek. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, testua gehiago landu zutela jakinarazi du Maziziorrek: “Aurretik ikastetxean landutako poemak, esaterako”.
Izan ere, herriko hiru ikastetxek egin dute bat ekimenarekin: Langaitzek, Cristobal Gamonek eta Koldo Mitxelenak. Bakoitzak liburu bat eraman du bueltan ikastetxera; izan ere, ez zien denbora eman 11 orri bikoitzak betetzeko. Seigarren liburua, berriz, gainontzeko haurrek egin zuten.
Orain liburu erraldoiaren egun hori gurasoekin baloratzea falta zaie antolatzaileei, eta datozen egunetan egingo dute: “Eurei zer iruditu zaien ikusi, zer bota duten faltan…”. Behin hori kontrastatuta, datorren urtean berriro egin ala ez erabakiko dute. Seguru txikienek eskertuko dutela.