Apirileko ohiko udalbatzarra: gai zerrenda
Apirileko ohiko udalbatzarra bihar egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Epaitegi Gorenak emandako epaiaren berri ematea, Udalbatzak 2007-07-10ean harturiko erabakia deuseza dekla...
Apirileko ohiko udalbatzarra bihar egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda:
- Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena.
- Epaitegi Gorenak emandako epaiaren berri ematea, Udalbatzak 2007-07-10ean harturiko erabakia deuseza deklaratzen duena.
- Oiartzungo udalerrian bidaiarien hirigarraio zerbitzu publikoaren kudeaketa —Xorrola autobusa—, kudeaketa interesatuaz kontratazio espedientea. Kontratuaren esleipena.
- “Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen” fitxategiaren eraketa.
- Agroaldeako lurzati bat Behemendi elkarteari alokatzeko proposamena.
- LIN-6 area, SE1 orubeari dagokion Xehetasun Azterketa. Behin betiko onarpena.
- LAN-3 sektoreko C, D1 eta D1 orubeen doikuntza jasotzen duen Xehetasun Azterketa. Behin betiko onarpena.
- LIN-8 Xehetasun Azterketa. Behin betiko onarpena.
- 2011ko likidazioaren berri ematea.
- Aurreko urteko isunak anulatzea.
- Aurreko urteko zergak anulatzeko proposamena.
- 3/12 Kreditu Aldaketa onartzeko proposamena.
- 5/12 Kreditu Aldaketa onartzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.