Allerruk bi puntugatik irabazi dio bigarrenari
Allerru saskibaloi taldeak garaipen ona lortu zuen joan den ostiralean Bekoerrotako kantxan. Izan ere, Astigarraga Kirol Elkarteari 61-59 irabazi zieten berdeek. Talde indartsua da kanpokoa, sailkapeneko bigarren postuan baitaude astigarragatarrak. Ham...
Allerru saskibaloi taldeak garaipen ona lortu zuen joan den ostiralean Bekoerrotako kantxan. Izan ere, Astigarraga Kirol Elkarteari 61-59 irabazi zieten berdeek. Talde indartsua da kanpokoa, sailkapeneko bigarren postuan baitaude astigarragatarrak. Hamargarren postuan jarraitzen dute lezoarrek, 11 garaipen eta hamalau porrotekin. Datorren asteburuan jokatuko dute ligako 26. partida, fase horretako azkena.

